Topaketa
Amorebieta-Etxanoko topaketalekua
Topaketa proiektuari esker, Amorebieta-Etxanok uri-espazio modernoa eukiko dau, heltzeko erraza eta oinezkoen komunikazinorako aruba, herrigunean bertan, ekipamndu publiko enblematikoenen artean, hau da, Udaletxearen eta Zelaieta Zentroaren artean.
URI GUZTIAN ZEHAR ZABALTZEN DAN BERDEUNEA.
Zelaieta parkea erdiune naturala bihurtu da, gure herrian zabaldu da eta oinezkoentzako kaleetan zehar zabaldu. Urigune atseginak sortu dira, gizakiari egokitutako neurrietan eta naturareari emon jako lehentasuna diren, Oinezkoak protagonismoa barreskuratu dau, Zornotzako trafikoaren kontrol bakoa zabalkundearen aurrean.
Berdeguneak: %23,71 igo dira aurrekoagaz alderatuz, gaur egungo azalerea ia hirukoiztu egin da. Mantendu egingo da, era berean, kioskoa eta parkeko beste zona baten berregokituko da. Aparkalekua: Bi solairutan banatutako 420 lekuko parginga eregingo da. Honeetatik 11 ezinduentzako izango dira. Zuhaitzak: Gaur egun 119 dira eta 183 izango dira. Zuhaitzen espezieak be ugalduko dira: orain dagozan 19eretatik 20ra igaroko da. Landatutako espezieak mantendu egingo dira. Oinezkoentzako zonak: Parkearen inguruan oinezkoek lehentasuna izango daben pasealeku batzuk egingo dira.
BURUTZEKO EPEAK:
- 1. EPEA: Urbano Larruzea kalearen urbanizazioa.
- 2. EPEA: Aparkalekua eta bere urbanizazioa, Zelaieta Parkearen osterantzeko berrurbanizazioa. Burutzeko epe estimatua 16 hilabete.
- 3. EPEA: Mikel Deuna kalea, Herriko plaza eta bere inguruko zonaldea oinezkoentzat (lehentasuna izango dabe) egokitzea.
- 4. EPEA: Gudari kalea, Karmen kalea, San Pedro kalea eta bere inguruko zoaldea oinezkoentzako (lehentasuna izango dabe) egokitzea.