Hemen zaude: Hasiera Udala Iragarki-taula Karmen Jaietako salmenta postuak
Dokumentu Akzioak

Karmen Jaietako salmenta postuak

Saila: Ekonomia eta Enplegu Sustapena // Espediente zk.: 08-2714

801/2008 ZK.DUN ALKATETZA DEKRETUA

DAVID LATXAGA UGARTEMENDIA JNA., Amorebieta-Etxano Udaleko Alkate-Udalburua

Laster baten 2008.urteko Karmen Jaiak izango direnez eta salmenta postuak jartzeko erregulazioa behar dela ikusirik ondokoa adierazi nahi dut:

KONTUTAN IZANIK Salmenta postuak jartzeko lizentziak emateko eskumena Alkatetzarena dela, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 q) artikulua.

ERABAKI DUT:

1.- Karmen 2008 Jaietan salmenta postuak jartzeko lizentziak eskatzeko epea ekainaren 13tik ekainaren 27era bitartean zabalik egongo dela.

2.- Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako eskabiderik.

3.- Salmenta postuen lizentzia eskatzeko Udal Erregistroan Alkatetzari zuzendutako idazkia aurkeztu beharko da eta bertan eskaera egin duen  ordezkariaren datu guztiak azalduko dira, baita ere eskatzailearen nortasun agiri nazionala eta erantzukizun zibileko asegurua.

4.- Salmenta postuak Nafarroa kaleko orubean jarriko dira, eta soilik toki horretan. Tokiok behar den bezala mugatuko ditu Bulego Teknikoak.

5.- Salmenta postuen esleipena eta kokapena erabakitzeko zozketa egingo da. Zozketa ekainaren 30ean goizeko 9:30etan egingo da Ekonomi eta Sustapen Saileko bulegoan.Udaletxeko Batzar Gelan.

6.- Salmenta postu jartzaileek beraien jarduerari dagokion arautegia eta jarriko den ordutegia beteko dutenaren konpromisoa hartzen dute eta, era berean, inguruko esparrua egoki mantentzeko eta programatutako ekintzak burutzekoa ere.

7.- Onartuko den postu bakoitzaren gehiengo luzera 3 m.takoa izango da.

8.- Edozein baldintza hauetarikoren bat beteko ez balitz, baliogabetu egingo da berehala baimen hau.

 

 Amorebieta-Etxanon, 2008ko ekainaren  11an