"Forjas-Izar" Burutzapen Unitatea berriro zatitzeko proiektua
Saila : HIRIGINTZA // Espediente zk.: 06-6008
I R A G A R K I A
"FORJAS-IZAR" BURUTZAPEN UNITATEA BERRIRO ZATITZEKO PROIEKTUA BEHIN BETIKO ONESTEARI BURUZKO IRAGARKIA.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko ekainaren 5eko batzarrean, behin betiko onetsi zuen Hiriguneko Egoitzazko Hiri Lurzoruko “Forjas-Izar” Burutzapen Unitatea berriro zatitzeko Proiektua.
Bada, hori da jakinarazi nahi dizudana, jakin dezazun eta ondore egokiak izan ditzan. Era berean, jakinarazi nahi dizut administrazio bideari amaiera ematen dion erabaki/ebazpen horren kontra, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dela EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIAREN ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETARAKO SALAN, BI (2) HILABETEKO epean, ekintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aurrera zenbatuta; horixe ezarri baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan aurreikusitako eskumen banaketan (1998ko uztailaren 14ko 167. BOEn argitaratu zen).
Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan aipatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA jarri ahal izango da, ebazpena eman duen organoan, HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Hori guztia bat dator urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikuluekin eta baterakoekin. Nolanahi ere, nahi duenak bere eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso jar dezake edo zernahi egin dezake.
Amorebieta-Etxanon, 2008ko ekainaren 5ean.
Sin.: David Latxaga Ugartemendia,