Hemen zaude: Hasiera Udala Iragarki-taula BANDOA - OHZ-ren eta ura-ren ordainagirian familia ugariek hobariak eskatzeko azken eguna

BANDOA - OHZ-ren eta ura-ren ordainagirian familia ugariek hobariak eskatzeko azken eguna

2012. URTEKO OHZ-REN ETA URA-REN ORDAINAGIRIAN FAMILIA UGARIEK HOBARIAK ESKATZEKO AZKEN EGUNA: 2012/02/29

BANDOA

DAVID LATXAGA UGARTEMENDIA, AMOREBIETA-ETXANOKO UDALEKO ALKATE UDALBURU JAUNAK

JAKINARAZTEN DUT

2012. URTEKO OHZ-REN ETA URA-REN ORDAINAGIRIAN FAMILIA UGARIEK HOBARIAK ESKATZEKO AZKEN EGUNA: 2012/02/29

Uraren eta OHZren (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) ordainagiria ordaindu behar duten subjektuei, familia ugariaren baldintza betetzen badute, jakinarazten zaie 2012ko ekitaldiko ordainagirian hobaria izateko eskaerak aurkezteko epea otsailaren 29an amaituko dela. Hobaria 2012/01/01ean indarrean sartu ziren Ordenantza Fiskaletan aurreikusitako moduan eta han ezarritako balditzekin aplikatuko da.

Baldinza orokorrak:

1.-Higiezina subjektu pasiboren ohiko bizilekua izatea.

2.-Familia unitateko kide guztiak udalerrian erroldatuta izatea.

3.-Familia unitateko kide bakoitzeko errenta 9.000,00 €-tik gorakoa ez izatea. Kide minusbaliatu bakoitzeko bikoitza zenbatuko da. (PFEZren zerga-oinarri orokorra).

Uraren baldintza berezia:

4.- Pertsona bakoitzaren hiruhileko kontsumoa 11,25 m3–tik gorakoa ez izatea.

Aurkeztu beharreko Agiriak. Kontsultatu hauetan:

- Zerbitzu publikoak eman eta administrazio jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza (Ur Hordinura).

- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) arautzen duen Zerga Ordenantza.

Informazio gehiago behar izanez gero, Diruzaintzako Udal Bulegoetara jo dezakezue, Herriko Plaza (946.300.002)  edo http://www.amorebieta-etxano.net/ web orrian.

Amorebieta-Etxanon, 2012ko urtarrilaren 12an

ALKATEAK,

 

Iz.: David Latxaga Ugartemendia