Arreibi Sektorearen Plan Partzialaren 1. aldaketa
Saila : HIRIGINTZA // Espediente zk.: 07-5927
I R A G A R K I A
Udalbatzak, 2008ko maiatzaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen “Arreibi” Egoitzazko Lurzoru Urbanizagaiko Sektorearen Plan Partzialaren 1. aldaketa.
Horixe jakinarazi nahi izan da, ondorio egokiak izan ditzan. Berariazko egintza horrek bukaera ematen dio administrazio bideari, baina bere aurka ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, BI HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita; horixe ezarri baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan eta horiekin bat datorren urtarrilaren 13ko 4/1992 Legearen 109.c) artikuluan (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1999 Legea aldatu zuena).
Hala ere, nahi izanez gero eta aurreko paragrafoan aipatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, jakinarazi den berariazko ebazpenaren kontra BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA jarri ahal izango da, ebazpena eman duen organoan, HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Hori guztia bat dator urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikuluekin eta baterakoekin. Nolanahi ere, nahi duenak bere eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso jar dezake edo zernahi egin dezake.
ALKATEA,
Sin.: David Latxaga Ugartemendia,