Hemen zaude: Hasiera Udala Iragarki-taula Andrandi eta Gane Auzoen arteko azaleran aparkalekua burutzea
Dokumentu Akzioak

Andrandi eta Gane Auzoen arteko azaleran aparkalekua burutzea

Saila : HIRIGINTZA // Espediente zk.: 08-1577

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
I R A G A R K I A

ANDRANDI ETA GANE AUZOEN ARTEKO AZALERAN APARKALEKUA BURUTZEKO PROIEKTUA HASIERAN ONESTEARI BURUZKO ESPEDIENTEA.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko maiatzaren 29an egindako ohiko batzarrean, hasieran onetsi zuen Andrandi eta Gane auzoen arteko azaleran aparkalekua burutzeko proiektua. Horrenbestez, jendaurrean azalduko da hogei (20) eguneko epean, iragarkia "Bizkaiko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, egoki irizten diren alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Jendaurrean azaltzeko epean inolako alegaziorik aurkezten ez bada, aipatutako proiektua behin betiko onetsi dela ulertuko da, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.

Espedientea Udaleko Bulego Teknikoan egongo da, eta interesdunek 10:00etatik 14:00etara bitartean aztertu ahal izango dute.
 

Amorebieta-Etxanon, 2008ko maiatzaren 29an.

ALKATEA,    

Sin.: David Latxaga Ugartemendia,