Abaroa S.A.rekin hitzarmena
Saila : HIRIGINTZA // Espediente zk.: 08-2370
I R A G A R K I A
SAPUR “ARREIBI” SEKTOREKO P-1 LUR-ZATIA KUDEATZEKO AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAK ETA ABAROA, S.A. MERKATARITZA-ETXEAK SINATU BEHARREKO HITZARMENA HASIERAN ONESTEARI BURUZKO ESPEDIENTEA.
Udalbatzak, 2008ko maiatzaren 29an egindako ohiko bilkuran, hasieran onetsi zuen Amorebieta-Etxanoko udalaren eta Abaroa, S.A. merkataritza-etxearen artean sinatu beharreko Hitzarmena, SAPUR “Arreibi” sektoreko P-1 lur-zatia kudeatzeko. Horrenbestez, jendaurrean azalduko da hogei (20) eguneko epean, iragarkia "Bizkaiko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, egoki irizten diren alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.
Jendaurrean azaltzeko epean inolako alegaziorik aurkezten ez bada, aipatutako hitzarmena behin betiko onetsi dela ulertuko da, bestelako erabakirik hartu behar izan gabe.
Espedientea Udaleko Bulego Teknikoan egongo da, eta interesdunek 10:00etatik 14:00etara bitartean aztertu ahal izango dute.
ALKATEA,
Sin.: David Latxaga Ugartemendia,