2011ko 4. hiruhilabeteari dagokion ur-hornikuntza, zarama bilketa, estolderia eta kanonaren gaineko tasen padroia
Saila: Finantzak, Ekonomia eta Ogasuna // Espediente zk.: 12-111
AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
IRAGARKIA
Udal tasen zergadunei jakinarazi egiten zaie 2011ko 4. hiruhilabeteari dagokion ur-hornikuntza, zarama bilketa, estolderia eta kanonaren gaineko tasen padroia onartu duela Alkatetza-Lehendakaritza honek.
Noiz, non eta nola ordaindu.
A) Epea: Aipatutako padroiko kopuruak gainordainik gabe ordain daitezke, 2012ko otsailaren 1etik martxoaren 15era.
B) Nola ordaindu: Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Amorebieta-Etxanoko Udalaren edozein erakunde laguntzailetan ordain daitezke. Horretarako, zergadunen etxeetara biadaliko diren agiriak aurkeztu behar dira. Helbideratutako ordainagirien kasuan, dagokion banketxeak zuzenean kontu korrontetik pasatuko du ordaindu beharreko diru-kopurua.
C) Tokiak: Erakunde Laguntzaileren edozein bulegotan, jendeaurreko ordutegian, eta berorien kutxazainetan eguneko 24 ordutan; www.amorebieta-etxano.net/nireordainketa web orrian ere egin daiteke.
D) Ohartarazi, borondatezko ordainketa epea igarota, premia bidezko ordainketa exekutiboari ekingo zaiola berehala, %20 ko gainodainarekin gehi berandutze-interesekin eta prozedura-gastuekin.
E) Helbideratutako ordainagiriak 2012ko martxoaren 15ean kobratuko dira.
F) Banku helbideraketek kobratzeko epe horretan eragina izan dezaten epe-muga martxoaren 1a izango da.
Agiriak ez badira jasotzen edo galtzen badira, Udal Diruzaintzaren Bulegoan beste ale bat eskatu ahal izango da.
Padroia ediktuen udal taulan jarriko da jendaurrean 15 egunez, ordaintzeko borondatezko aldia hasi aurretik
Legez interesatuak direnek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete Alkate jaunaren aurrean iragarki honen erakuste-denbora hasten denetik ordaintzeko borondatezko aldia amaitu eta hilabeteko epea igaro arte, Foru Zerga Arau Orokorraren 231.1 artikuluaren arabera.
Amorebieta-Etxanon, 2012ko urtarrilaren 16a.
Alkatea,
Izp.: David Latxaga Ugartemendia