Hemen zaude: Hasiera Bizi Garraio publikoa Auzobusa

Auzobusa

Zer da Auzobusa

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Iraunkorreko Plan Estrategikoaren baitan abiatu duen zerbitzu berria da. Bi autobusek udalerriko auzoen eta industria-guneen arteko joan-etorriak egingo dituzte astelehenetik ostiralera –abuztuan ez da zerbitzurik eskainiko–, industria-guneetako lanordu nagusien sarrera zein irteerak erraztuz eta herritarrak herrian barrena garraiatuz. Zerbitzua goizeko 5:20ean abiatuko da eta, gutxi gorabehera, iluntzeko 22:30ean bukatuko da.

Auzobusaren helburuak

  • Egungo mugikortasun ereduaren inguruko hausnarketa piztea eta bestelako alternatibak badirela frogatzea.
  • Garraiobide pribatuetatik garraiobide publikoetara pausoa emateko herritarrei zerbitzu alternatiboak eskaintzea.
  • Udalerri seguruago, atseginago eta iraunkorrago bat lortzeko bidean mugikortasun iraunkorreko politikak hirigintzako ekinbide guztietan txeratzea.

Ibilbideak

Bi autobusek emango dute zerbitzua. Lehenengoak Eubarako noranzkoa hartuko du, Zubietako eta San Antonioko industria-guneetan geratuz. Bigarrenak, berriz, Boroako norabidea hartuko du Arriaganeko eta Boroako industria-guneetatik pasatuz. Era berean, besteak beste, Etxano, Larrea, Zubizabala eta Euba auzoen arteko joan-etorriak egingo ditu. Era berean, auzoetako bizilagunak erdigunera gerturatuko ditu.

Prezioak

  • Bidaia arrunta, 0,93 €.
  • Bidaia Creditrans txartelarekin, 0,62 €.
  • Bidaia Gizatrans txartelarekin, 0,28 €.

Arreta zerbitzua eta iradokizunak

Edozein zalantza argitzeko edo iradokizunak egiteko deitu 901 101 366 telefono zenbakira edo formulario hau erabili.

Ordutegiak eta ibilbideak

Ordutegiak II

Ibilbideak II

Auzoetako ordutegiak banaka (PDF)