Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Seme-alaba ospetsuak Enrike Renteria Paisaje hunkigarria

Paisaje hunkigarria

Paisaje hunkigarrei buruzko erakusketak Enrike Renteriari omenaldia egin nahi dio. Margolari horrek ingurunea bere lurra sakonki maite duenaren emozioaz eta bizitazunaz eskuratzen jakin zuen. Beraren mihiseetan deskribatutako leku eta txokoak bizi izandako lekuari dagozkio, haren biografiako une sentiberari. Haren paisaiek arima eta egile duten margolariaren onberatasun bera dute. Enrike Renteria gizon zintzo eta prestua izan zen, oso jainkozalea eta bere herrian txit errotua. Beraren koadroek prestutasunez eta estilo edo formetatik kanpo margotzeko era adierazten dute, gauzen zati izpirituala sentimenduz margotzeko era.

Bere buruari irakatsi zion. Beraren margolaritzarako joera berezko eran agertu zen beraren nerabezarotik. Ezin zen bestelakoa izan Enrike Renteria bokaziozko margolariarengan. Baina hasieran "guztiz berezkoa" izan zena haren hitzen arabera benetako "aje" bihurtu zen, haren pinturarekiko grina txikitu ez zuten beste lan batzuekin konpartitutako bokazio.

Bere bizitzan zehar ez zuen aldatu jarrera hori, eta bete-betean aritu zen margotzen jarraitu nahian. Horrela, Renteria, pintura-jarduerari lotua, beti egon zen inguruneko ñabardurei so eta adi. Dirdira edo islada, euriaren hezetasuna, egunsentiko lainoa eta sartaldeko eguzkiaren epeltasuna ditugu haren koadroetan berriro sortutako motiboetako batzuk. Haize zabalean, ñabardurak nabarmendu zituen, naturaren bibrazioak.

Paisaia zabalek eta barrukoek, elizarenek eta ermitenek, margolariak bere koadroen jarritako hurbileko geografia osatzen dute. Andra Mari eliza eta Zornotzako beste leku berezi batzuk (esate beterako, enparantza eta zubia), landa-eremuari lotutako hurbileko inguruak eta kanpora begirako famili barrualdeak (elizako dorrearenak eta mendiz eta hodeiertz zabaleko zeruz osatutako hondoak) ditugu hark margotutako guneak.

Renteriaren lana inpresio inpresionistatik hurbil dago, koloreari edo argia hartzeari dagokionez; baina inpresio horretatik urruntzen da marrazkia pinturaren oinarri agertuta. Beraren pintura-ibilbidea beraren lehenengo koadroetako kolorearen berezkotasunetik marrazkia nagusi den lan askoz landuagora doa. Horrela, kontaketa-zentzu tolesgabe kostunbrista eta herrikoia islatzen zuten margozkiak egin zituen. Beste mihise batzuek, aldiz, paisaiari eta naturari lotutako errepertorio ugaria eskaintzen dute, batzuetan ikuspegi ia sinbolistetara eta naiftasunera heltzen dena, xehetasunak kontutan hartzen dituen zirriborro moduko marrazkia agertzen duena; eta, are, azkenean, haren lanak tonu kromatiko handiegia du.

Hurrengo orrialdea