Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Seme-alaba ospetsuak Enrike Renteria Ingurunearen margolaria

Ingurunearen margolaria

Oso gizon ona zen hitzaren zentzu hertsian. Askok mila hitzez baino gehiago begirada batez esaten zekien. Inguruko ezer ez zitzaion arrotza, ezin hobeto ezagutzen zituen Bizkaiko baserriak eta orografia; iraganeko sekretu asko berreskuratu ziren beraren ezagupenari esker eta beraren pertzepzio gaitasunarengatik. Euskal historiarekiko eta kulturarekiko grina zuten pertsonen laguna izan zen. Sufritzen zutenekin sufritzen zuen. Ideia eta jarrerak konpartitzen zituenarekin berotzen zen. Distantziek eta adinak ez zuten gehiegi beldurtu.

Zornotzatik kotxerik gabe joan zitekeen neska edo mutil batek Bilboko Arte Edeerretako Fakultatean emandako hitzaldi batera, eta azken ilaran jarri ahal zen, beste ikasle beten moduan. Alaitasunez mendiratzen zen bere tramankuluekin, eta kilometroak ibiltzen zituen liluratzen zuen argia hartzeko, arkitektuaren humanizazioari begiratzeko, enkoadraketa hautatzeko edo toki bateko giro hunkigarriarekin topo egiteko.

Margolaria gizona baino lehenago ezagutu nuen. Gaztetan, Zornotzako erdialdean zuzentzen zuen tabernatik pasatu ohi nintzen, bertan nire begiak beti joan ziren hormetan zeuden mihiseetara. Orduan hitz egin zidaten hari buruz. Herriarentzat arraroa, "xelebrea" eta pintatzen zuen gizon bitxia izan zen, norbait ezberdina. Gero, eta Windsor galeriari esker pertsona hori ezagutu ahal izan nuen, beraren maitagarritasuna eta maitekortasuna handia zen, hark berezko itxura on-ona zuen eta dotore-dotorea zen, itxurakeriarik gabea. Artea interesatzen zitzaiola eta guztien galderei lasaitasunez erantzuten ziela jakin nuen. Horretan apal-apala zen. Aparteko adierazpenik gabe, beraren isilune konplizeak sentikortasunez eta giza emozio handiz beteta zeuden. Renteria goretsi nahi nuke.

Hurrengo orrialdea