Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Seme-alaba ospetsuak Enrike Renteria Artista eta artearen historia

Artista eta artearen historia


Gaur egun ez da oso ondo ezagutzen Enrike Renteria Mardarazen pintura. Belaunaldi berriek hari buruz ezer gutxi dakite. Lan osoa esku pribatuetan dago eta ez dago sakontasunez egindako azterketarik. Haren lana ikusteko aukera gutxi dugu.

Ez gara beti izan oso zuzenak haren pintura-lanarekin eta zehaztasunik eza dago historialariek eta kritikariek argitaratutakoan. Are, hura hildakotzat jo da hil baino hiru urte lehenago. Enrike 1982ko azaroaren 16an hil zen (3). Horrek erakusten duenez, berak gizarte ekitaldei uko egin zien eta Zornotzara erretiratu zen, 1900eko otsailaren 9an jaio zen herrira alegia.

Artistak gogora ekarri eta Manuel Llano Gorostizak (4) berretsi duenez, hura Juan Gorbeak eta Luis Iceta Bilboko Athletic-eko kapitainak aurkitu zuten. Bi pertsonok haren lana Isidoro Guinea eta Antonio de Guezala margolariei erakutsi zieten. Orduan, 1924an, Euskal Artisten Elkarteko kide bezala onartu zen. Elkarte horretako kide hura gerrarengatik desegin arte izan zen.

Kazetari eta historialari horrentzat, haren lehenengo banakako aurkezpena, Euskal Artisten Elkarteko aretokoa 1928koa, "arrakasta itzela izan zuena izan zen. Harrezkero, hark bizkaiko hiriburuan maiz-edo erakutsi izan du bere lana, eta kritikak eta publikoak bera beti ondo hartu dute". Hark gero esandakoaren arabera, Renteriak "bere buruari irakatsi dio eta paisajismo inpresionistari lotu zaio lan ugaritan. Lan horietan haren giza ezaugarriak eta frantziskotartasuna nabarmentzen dira. Regoyosen erara-edo, sustrai herrikoiago baina urrikiago landuekin baina".

Euskal Herriko gerra-osteko artea aztertzeko kapituluan egileak berak zioenez, "Egoera ezegonkorra zen. Gazteenek, artean helduak ez baitziren, ez zuten garai zorrotzaren epairik iristerik izan. Eta, jakina, erakusketarien beraien bozketaren bitartez emandako dominen anabasaren gainean garaitzeko onestegi agertzen ziren."

Hurrengo orrialdea