Amorebieta-Etxanoko historia
Amorebieta izenak izan zuen esanahi berezirik karlistada gerrateetan. 1872ko Maiatzaren 24ean, Belaustegigoitiaren etxean izenpetu zen. On Karlos eta Serrano Generalaren alderdikideen arteko itunea, horrela azken karlistada piztu aurreko altxamenduari etena jarri zitzaion. Gerrate Zibil garaian ere (1936) sute batek hondatu zuen elizate zaharra. 1940tik aurrera eraikuntza berriez berreraiki zen, gaur egun ezagutzen dugun herrigunea sortuz.
ETXANO
Erdi Aroan, honen aginpide-eremuan zenbait oinetxe eta arma-etxe eraiki ziren: Larrea, Altzaibar eta Aretxeaga, Belaustegi eta Nafarroa, azken hau Amorebietako eliz-nagusitik 500 m.tara dago, eta horren hegaletako baten ondoan egon zen ezarria Bizkaiko Jaurerria eta Nafarroako Erresumaren arteko mugarria, arik eta bizkaitarrak, 1150eko Urtarrilaren 28an handik atera zuten arte. Larreko Dorrea 877koa da, eta Iñigo Nafarrokoa Erregek agindu zuen eraikitzeko, eta jaurerri zabal batekin batera, Iñigo Larako, bere alferez nagusiari utzi zion.
Etxano Elizateak 30. jesarleku eta botua izan zuen Gernikako Batzar Nagusietan.
Andra Mari eliz-nagusia X. mendean eraiki zuten Etxanoko eliztarrek, eta XVI. mendean berreraiki eta handitu egin zuten. XVIII. mendearen azken aldera Arteagako Gaztelu-Etxeak zuen honen zaindaritza, eta berari zegokion alzatiak biltzea. Eliza honetaz aparte, baziren Etxanon beste bost baseliza: Santa Luzia, San Juan Bateatzaile Larreakoa, San Bartolome, San Antolin eta Santa Krutz Bizkargin, baita 1712an Juan Larreakok berak eraikitako Praile Oinutsen Komentu bat ere.
1951eko Urtarrilaren 26ko Dekretuz, Amorebieta eta Etxano batu egin ziren, eta gaur egungo Amorebieta-Etxano udalerria osatu zuten.