Andra Mari eleiza
Hirigunea barrukoen artean garrantzia berezia dutenekoa bat Amorebietako Andra Mari eliza dogu. Noiz eraikia den ez badakigu ere, 1441ean bazegoen, urte horretako agirietan azaltzen bait da. Herreraren estiloko eliza honek lauko-zuzendun barnea eta bost eleiz-sapai gurutzetu ditu, eta bi kapera bigarren tartearen orma-bularren artean. Kanpoaldetik zortzi zurkaitzek eusten diote, teilatu hegaletaraino heltzen diren orma-bularrez.
Korua atzekaldean, azken tartean zehar hedatzen da, hiru arku uztaituren gainekaldean. Bertara alboko harrizko Kalistro-eskaileretatik heltzen delarik. Eleizataria 1849koa da, eta hamabost zatitan banaturik dago, eleiza ia inguratzen duteen zutaben gaineko puntu erdiko arkuek banaturik. Dorrea 1771 eta 1773 bitartekoa, barroko estilokoa da, behekaldekoak alboko orma orma-bular sendo bat du atxekiturik. Bigarren tartean ozkamutur ikusgarriak dituen kanpandorrea dago, eta esfera erdiak osatzen du hirugarrena.
Mobleriatik aipagarriena Ablareburu Nagusia da, (1749-1775) rococo estiloan landutako ohola, eta bertan XVIII. mendeko eta gizaki neurriko zizel-lan bikaina dugu; San Jose eta Rosario Amabirjinaren erretaula barrokoak, 1715 ingurukoak, eta Eleizgelan rococo estiloko kaxoiteria, apaingarriz hornituriko zurgin lan bikaina berau. Elizsapaiko pinturak Barroko garaiko adierazgarri ditugu.