Jauregibarria parkea
Aisialdirako parkea izateaz gain, natura hobeto ezagutzeko aukera ere ematen du, bereziki inguruko zuhaitz-mota ezberdinak.
Jauregibarria parkea hirigunetik hurbil dagoen parke zabala da, eta paseatzeko, kirola egiteko edota naturaz gozatzeko aukera ematen du. Urte bakoitzaren hasieran, nazioarteko atletismo-proba antolatzeko erabiltzen da. Proba horrek tradizio luzea du gure herrian.
Bideaur-etik parkera sartzean, Jauregibarria baserria dago. Eraiki hori orain dela gutxi birgaitu dute, eta instalazio hauek daude bertan:
- Kafetegia
- Jatetxea
- Naturaren interpretazio-zentroa.
Interpretazio-zentroan gidari bat dago, eta gidari hori bisitariekin batera joaten da, ikus daitezkeen edukiak azaltzeko.