Beherapenak
Instalazioetako abonatuak izanik, familia unitateko A.K.F.P.ko Zuzendaritza Batzordeak ezarritakoak baino urteko sarrera gordin txikiagoak dituzten eta Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden pertsonek abonu kuotetan hobaria jasotzeko eskubidea izango dute.
Xede horretarako, prezioen tarifak onestearekin batera, A.K.F.P.ko Zuzendaritza Batzordeak urtero lau errenta modulu ezarriko ditu familia unitateko kide bakoitzari egotz dakiokeen gehieneko zenbatekoen arabera. Aipatu moduluetan zehazturiko kopuruetara iristen ez direla egiaztatzen duten interesdunek %25, %50, %75 edo %100eko hobariak izango dituzte abonu kuotetan.
-
25 %: 3605,00 € - 4184,00 € bitartean.
-
50 %: 3038,00 € - 3604,00 € bitartean.
-
75 %: 2025,00 € - 3036,00 € bitartean.
-
100%: 2025,00 € - 3036,00 € bitartean.
Aipatu moduluetako zenbatekoak kalkulatzeko, P.F.E.Z.ren aitorpeneko zerga oinarria familia unitate aitortzailearen kide kopuruarekin zatituko da.
Pertsona Fisikoen errentaren gaineko Zergari buruzko araudi berria dela eta, legez behartuta ez egoteagatik P.F.E.Z.ren aitorpena aurkeztu ez dutenek, aitorpena egiteko beharrik ez dutela adierazten duen Bizkaiko Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, lan egiten duten enpresak emandako 10-T eredu originalarekin batera. Hori ezinezkoa bada, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Laguntzak egindako egiaztagiria aurkeztuko dute, hobaria ematearen aldeko arrazoiak garbi azaltzen dituena. Bi aukera horietan azaldutako agiriak aurkeztu gabe ezingo da hobaririk ezarri.
Ikastaroa hiru hilean behin edo hilean behin ordainduko da, bere iraupenaren arabera, eta ikastaroa edo kanpaina hasi baino aste bat lehenago. Kuota hori hurrengo kasuetan bakarrik itzuliko da:
- Kuotaren %100, ikastaroa edo kanpaina hasi baino bost (5) egun lehenago ikasleak eskoletara ez dela joango idatziz jakinarazten badu.
- Kuotaren %75, ikasleak baja ikastaro edo kanpainaren lehenengo bost egunen buruan jakinarazten badu.
- Kuotaren %50, ikasleak baja ikastaro edo kanpainaren lehenengo bost egunak igaro ondoren eta eskolen erdia eman baino lehenago jakinarazten badu.