Urritxe futbol-zelaia
Helbidea: Urritxe auzoa z/g
Ordutegia: 09.00etatik 22.00 etara
Neurriak: 100 metro luze, 65 metro zabal eta 6.500 metroko azalera eraikia.
Belar naturaleko zelaia da.
Urritxeko zelai berria (2002ko urriaren 12an inauguratu zen) antzinako hareazko zelaiak betetzen zuen orube berean eraiki zen. Estadio hori eraikitzeko aurrekontua 1.320.000 €-koa da.
Tribuna bat dauka, eta bertan 500 ikusle sartzen dira, eserita. Gainerako espazioa zutik eta eserita egoteko lekutan banatzen da. Urritxen, guztira, 3.000 ikusle inguru sartzen dira.
Tribunaren behealdean 2 aldagela handi daude etxeko eta kanpoko taldeentzat, eta beste bat hiru arbitroentzat. Klubaren bulegoak ere tribunaren azpian daude, bai eta biltegiak eta taberna ere.
Informazio gehiago: Sociedad Deportiva Amorebieta (S.D.A.)