Ezarpen fasea
HARTUTAKO KONPROMISOAK
- Tokiko Ekintza Plana abian jartzea onartzea eta hori egiteko konpromisoa hartzea.
- Aalborgeko konpromisoak sinatzea: Bizitzeko daukagun era aldatzeko konpromisoa, iraunkortasun-irizpideetan oinarrituko diren ekoizpena, kontsumoa eta espazioaren kudeaketa bultzatuz.
Europako Hirien Iraunkortasuneranzko karta (Aalborgeko karta). - Aalborgeko Konpromisoak + 10 sinatzea: beste pauso bat, garapen iraunkorragoa lortzeko.
- Udalerri Iraunkorren Euskal Sarea den Udalsarea 21eko kide egitea. Besteak beste, udalerrien arteko koordinazioa eta lankidetza bilatzen ditu, planteatutako iraunkortasun-helburuak betetzeko.
- Iraunkortasun-adierazleak kalkulatzea: Urtean behin, Eusko Jaurlaritzak ezarritako parametroen kalkulua egin beharko da, autonomia erkidego mailan egiten den iraunkortasun-egoeraren azterketan parte hartu ahal izateko. Kalkulu globalaz gain, udalerrian onartutako Tokiko Ekintza Planaren ezarpen-mailaren azterketa ere egiten da.
- Herritarren parte-hartzea: Oso garrantzitsua da udalerriko biztanleekin etengabeko komunikazio-kanala izatea eta, horren bidez, herritarrek udalerrian garatzen diren proposamen ezberdinen garapenean eragin ahal izatea. Hori dela-eta, partaidetza-kanal egonkorra mantentzea planteatzen da. Kanal horrek bi foro-mota hartuko lituzke:
- Jarraipen-foroak: Foro horietan, Tokiko Ekintza Planaren egoera aztertzen da, helburuen betetze-maila eta bere ezarpenetik atera daitezkeen ondorioak. Urtean bi saio egitea planteatzen da.
- Gaikako foroak: Foro horietan gai espezifikoak landuko lirateke; hasteko, egungo egoeraren azterketa teknikoa egingo litzateke, eta taldeak eginiko lanetik sortutako proposamenak jasoko lirateke.
- IZENA EMATEKO INPRIMAKIA.