Eskola-foroak: ikastetxeen eta udalaren artean informazioa trukatzeko foroak. Ikasturte bakoitzean, bi foro egiten dira. Foro horietara, proiektuan parte hartzen duten ikastetxe guztiak joaten dira, ikastetxe bakoitzeko ikasleen ordezkaritza baten bitartez. Ikasleen ordezkaritzarekin batera, udalerriko ordezkari politikoek ere parte hartzen dute.
Lehenengo foroa: Foro horretan, ikasturtean landuko den gaia azaltzen da, eta bakoitzak hartzen dituen konpromisoak ere azaltzen dira.
Bigarren foroa: Ikasturtean egindako lanak eta lortutako emaitzak azaltzen dira, ikastetxe bakoitzean zein udalerrian. Emaitza horiek aukeratutako gaiaren gainean lan egin ondoren lortutakoak dira.
Gaien azterketa: Ikasturtean landuko den gaia aukeratu eta gero, inguruko ikastetxe guztien artean adostutakoa, ikastetxe bakoitzak gai horri buruzko diagnostikoa egiten du eta, diagnostiko horretan oinarrituta, Ekintza Plana sortzen dute. Ekintza Plan horretan, eskola-mailako ekintzak uztartzen dituzte batez ere, udal gaien azterketa egiteaz gain.
Udal eremuko jardueretan parte hartzea: Eskola-ingurua da protagonista nagusia udalak antolatutako jardueretan. Jarduera horiek ingurumenarekin eta, oro har, iraunkortasunarekin lotutako sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatzen dute. Hainbat urte lanean aritu eta gero, egiaztatu dugu oso garrantzitsua dela iraunkortasun-irizpideak aintzat hartzen dituen hezkuntza eskaintzea. Balioak aintzat hartzen dituen hezkuntza horren helburua da, udal eremuko parte-hartzea bultzatzeko hezkuntzarekin batera, gaur egungo gazteei prestakuntza ematea, etorkizunean biztanleria parte-hartzaileago baten zati izan daitezen.