Ingurumenari buruzko jardunaldiak
Amorebieta-Etxanoko udalak urtero antolatzen ditu jardunaldi horiek, gure udalerriko ingurumenari buruzko gai interesgarrien berri emateko herritarrei, informazioa, sentsibilizazioa eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz.
Udalerriak eta zornotzarrok eragin zuzena daukagun gaiak landuko dira (ur-hornikuntza, hondakinen ekoizpena, mugikortasuna, etab.).
- Data: urria.
- Egitaraua: Udalerriko ingurumen-alderdiei buruzko hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta abar antolatzen dira.