Hemen zaude: Hasiera Bizi Ingurumena Herritar parte hartze foroak

Herritar parte hartze foroak

Europar Batasunetik datorren politikaren ondorioz sortu dira. Politika horren helburua da herritarren iritziak eragin handiagoa izatea udal erabakiak hartzeko unean. Eragin hori udal hauteskundeetan ematen duten boto soiletik haratago doa.

Foro horiek Tokiko Agenda 21 izenekoen bidez artikulatu dira, eta, besteak beste, Tokiko Agenda 21en muinaren ondorio dira, hau da, udalerritik bertatik iraunkorrak diren gizarte- eta ekonomia-ereduak sustatu gura dira, udalerriko biztanleen parte-hartzean oinarrituta. Tokiko Agenda 21 izenekoek herritarrak elkartzeko lekuak sortzea errazten dute.

Amorebieta-Etxanon herritarrek parte hartzeko bi foro-mota daude: 

  1. Jarraipen-foroak: horietan, Ekintza Planean azaldutako jardueren bilakaeraren kontrola eta balorazioa egiten da. 
  2. Gaikako foroak: foro horietan, gai zehatz bat lantzen da, aholkularitza teknikoaren laguntzarekin. Horrela, arazo zehatz baten egoera ezagututa, helburu zehatz batzuk lortzen lagunduko duten zenbait proposamen garatzen dira.

Foroak egiteko egunak:

  1. Jarraipen-foroak: urtean bi egiten dira. 
  2. Gaikako foroak: urria-azaroa.

Foro bakoitzerako deialdi bat egingo da, interesa duten guztiek parte hatzeko aukera izan dezaten.

Izena emateko inprimakia.