Hemen zaude: Hasiera Bizi Gizarte Ongizatea Berdintasun arloa
Dokumentu Akzioak

Berdintasun arloa

HELBURUAK

Berdintasuna Amorebieta-Etxanoko Udalak, Berdintasun Arloaren bidez, udalerriko emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasun benetakoaren eta eraginkorraren alde lan egiteko konpromisoa hartu du. Sexuaren ziozko diskriminazio egoerak sorrarazten dituzten egiturak eta trabak aldatzeari ekingo dio horretarako.

Amorebieta-Etxanoko Berdintasunerako Zerbitzu honek garatzen diren ekintza, egitarau eta politika guztien plangintzetan, elaborazioan eta ebaluaketan generoaren perspektiba eranstearen alde jardungo du. Sexuaren aldagaiari eta emakumeek eta gizonek bizi dituzten baldintzei, egoerei eta beharrizanei erreparaturik egingo du errealitatearen analisia esparru guztietan: Hezkuntzan, Enpleguan, Aisialdian, Osasunean, Kulturan…

Emakumeen eta gizonen Aukera-Berdintasunerako lehenengo Planak (2007-2010), Udaleko Osoko Bilkurak 2007ko maiatzaren 9ean onetsia bera, emakumeen egoerak esparru guztietan hobetzen lagunduko duen ekintza sorta biltzen du. Helburuen artean, honakoak ditu: Emakumeek espazio publikoan duten partaidetza handiagoa izatea, bai eta gizonek ere, etxeko lanetan eta zainketa gaietan.

Plana garatzeko tenorean, udalaren arlo guztiak eta udalerriko gizarte, kultura eta kirol erakundeak egongo dira inplikaturik, eta hiritarrak orokorrean ere bai.

Dokumentua: I PLANA 

NORI DAGO ZUZENDUTA?

  • Amorebieta-Etxanoko pertsona guztiei, gai honi dagokionez proposamenen edo kezkaren bat baldin badute.
  • Udal- langileei eta udalaren zerbitzuei.
  • Udalerriko erakunde publiko eta pribatuei, hiritarrentzako zerbitzugintzan badihardute eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitea interesatzen bazaie:
    • Gizarte, Kultura eta Kirol Elkarteei eta Erakundeei.
    • Hezkuntza Zentroei eta Osasun Zentroei.
    • Enpresei…

NON DAGO?

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Udal Zerbitzua Gizarte Ongizate Sailaren barruan dago, eta hauxe du helbide: 

Nafarroa Zentroa

Nafarroa kalea z/g

Amorebieta-Etxano

Telefonoa: 94 6300190

Faxa: 94 6300576

e-posta: ongizatea@amorebieta.net

BESTE LOTURA BATZUK

Emakunde (Emakumearen Euskal Erakundea)

Emakumeen Estatuko Institutua (Instituto de la Mujer Estatal)