Hemen zaude: Hasiera Albisteak Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albisteak

Bizkarrezur Bifidoari buruzko ASEBI III Jardunaldiak
INFORMAZIO JARDUNALDIA 2010 Martxoan 13 Tokia: ZELAIETA ZENTROA Ordutegia:10:00etatik 14:00etara EB-ren gainean (sortzetiko malformazioa) eta ASEBI elkarteak garatzen duen lanaz hitz egingo da
Larrako kiroldegia birgaitu eta handitzeko proiektua
Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saileko Udal Azterlanetarako eta Toli Erakundeentzako Ekonomi Laguntzarako Zerbitzuak “Zehaztu Gabeak” kontzeptuaren kargura 127.747,23 €tako diru- laguntza eman du LARREA KIROLDEGIA BIRGAITU ETA HANDITZEKO PROIEKTUAREN BIGARREN FASEARI DAGOZKION LANAK BURUTZEAN SORTU DIREN EZUSTEKO OBRAK finantziatzeko
“Zure baratzea balkoian” tailerra larunbatean Jauregibarria Ingurumen Etxean, ingurumen-jardueren programari hasiera emateko
• Gabriel Vázquez adituak azalduko du terrazetan eta leku txikietan ortutxoak nola sortu • Urrira bitartean gazteei eta helduei zuzenduta dauden hamabi tailerrek osatutako programari emango dio hasiera jarduera honek • Udalerriko elkarteek eta taldeek erabiltzekoa izango den erabilera anitzeko aretoa ireki dute Jauregibarria Etxean
Zorionak zornotzar guztioi!
Amorebieta - Etxano Udalaren izenean, eskerrik asko atzo erakutsitako erantzunagatik. Iker etxean da eta zuen elkartasuna esker izan da. Eskerrak baita Ertzaintza, SOS Deiak, DYA, Gurutze Gorria, udal langile eta gure udaltzaingoari.
Aramotz kalean dauden lurpeko edukiontziak martxan jartzea
Hurrengo martxoaren 8an
Euskara itzultzaile eta interpretariaren lanpostu bat aldi baterako betetzea
Eskaera epea
Emakumeen XIII. Artisautza eta Nekazaritza Azoka larunbatean Amorebieta-Etxanon
Guztira 36 postu izango dira, eta hainbat produktu aurkeztuko dituzte bertan euskal emakumeek: barazkiak, eztia, gaztak, hestebeteak, gozogintza, bitxiak, larrua, zura, zeramika, oihalak, loreak… • Trikitilarien eta dantzarien emanaldiak eta emakumezkoen Herri Kirolen erakustaldia izango dira • Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa eta udalerriko emakumeen elkarteen herri-bazkaria izango dira
Irakurketa-taldea osatzeari ekingo dio Udal Liburutegiak, zornotzar guztiei zuzenduta
“Irakurleen Txokoa” liburuez interesaturik daudenen topagunea izango da ostegunetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara • Liburuak ardatz hartuta, irakurketaren inguruko bestelako jarduerak garatzea du helburu ekimenak • Interesa duten pertsonek dohainik eman dezakete izena liburutegian.
Amorebieta-Etxanok bat egin du batxilerreko eta lanbide heziketako ikasketak euskaraz egitearen aldeko NAHI DUDALAKO kanpainarekin
• Zornotzako 300 ikasle inguruk jasoko dute ekimen honen gaineko informazioa • Euskaraz ikasten duten DBH 4ko ikasleei dago zuzenduta • Batxilerra nahiz Lanbide Heziketa hautatzen dutela, euskaraz ikasten jarraitzeko dauzkaten aukeren berri ematen zaie kanpaina honen bidez • EITBko Nerea Alias aurkezlearen bidez eman da ezagutzera kanpaina, eta sari potoloak irabazteko aukera ere izango dute gazteek webgunearen bitartez
Katsumi Komagata idazle japoniarraren haur-liburu berritzaileak emango dira ezagutzera Amorebieta-Etxanoko liburutegian
Haurtxoentzako eta umeentzako ikuste-estimulazioa sustatzen duten liburuak argitaratu ditu Komagatak, koloreen, argien, itzalen, forma zabalgarrien eta ehunduren bidez hitzak baino harago doazen istorioak kontaturik • Esfortzu guztia testuak interpretatzen eragin ordez, haurren sormena sustatzen dute liburu hauek • Literaturaren talde- eta kultura-praktika indartzea du xede liburutegian sortutako ekimen honek • Proposamen ezberdina eginez, kultura komunitatera hurbiltzean datza ekimena, lanabes gisa liburuak erabilita • “Begi txikiendako egundoko liburuak” izeneko erakusketa izango da Zelaietan martxoaren 30era bitartean, eta bisita gidatuak antolatuko dira astearte eta ostegunetan arratsaldeko 18:00etan • Pascal Humbert frantziar grafistak hitzaldi irekia eskainiko du gaur, Komagataren lanaren testuingurua aurkezteko xedez • Erakusketarekin lotuta dauden tailerrak eskainiko dira Erdu Olgetan eta Gauero programetan • 2005az geroztik kultura garaikidearen sorkuntza eta zabalkunde lanetan dabilen ANTI liburu dendaren kolaborazioa izan dute antolatzaileek
Unibertsitate aisialdiko ikastaro berria literatura ingeleseko antzertiaren eta poesiaren urrezko aroa aztertzeko
Kultura-kezkak eta denbora librea eduki eta, ezagutza areagoturik, aisialdi oparoaz gozatu nahi duten pertsonei zuzenduta dagoen ikastaroa da. • Berpizkundeko antzertia eta poesia erromantikoa analizatuko dira, William Shakespeare eta Christopher Marlowe idazleen bidez besteak beste. • Izena emateko epea ostiralean amaituko da.
Zornotzako Udalak suteen aurkako sistemak jarriko ditu bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonen etxeetan
• Etxeko istripuen hamarretik zortzi suteak dira eta horrelako egoeretan mugikortasun txikiko pertsonak izaten dira ahulenak • Proiektuaren helburua da alerta denborak murriztea bizitzak salbatzeko; lortu nahi dena da adineko pertsonak ahalik eta denbora gehien eta segurtasunez bizi daitezela euren etxeetan • Proiektua hiru fasetan burutuko da: etxebizitzaren azterketa bat egingo da, ke-detektagailuak instalatuko dira eta etxebizitzaren krokis bat egingo da
Udaletik zikoinen habiak babesteko egingo den zuhaixka landaketan parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritarrei
•Ostiralean zikoinek habiak egiteko bost plataforma jarriko dituzte; hiru Jauregiberria Parke Botanikoan eta, beste bi, Ixerango Parkean •Otsailaren 27an plataforma horiek babesteko zuhaixka formako hesiak landatuko dituzte •Interesa daukaten herritar guztiek dibulgaziozko izaera duen jarduera hezigarrian parte hartzeko aukera izango dute
Zornotzako inauteriak, ume, gazte, heldu eta edadekoen gozagarri
•Ostiralean, arratsaldeko 18:30ean, “Perubele” maltzurraren aurkezpena izango da eta horren ostean sagardoa eta txistorra denentzat Zelaieta parkean •Gauean OUTSIDER bartzelonarren eta herriko KOKOTEKO taldearen kontzertua dohainik •Asteartean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, agur esango zaio “Perubele” maltzurrari eta erre egingo dute. Ondoren, umeentzako diskoteka eta txokolatada •Larunbatean, arratsaldeko 18:30ean, adinekoentzako inauterietako dantzaldia izango da Nafarroa Zentroan
Nagusiei eta nagusien ingurukoei zuzenduta dauden ekintzen programazioari eutsi dio Amorebieta-Etxanoko Udalak
•Aurtengo lehenengo hiruhilabetean Zainduz programan eskari gehien jasotzen duten jardueretako bat burutuko du atzera: oroimena entrenatzeko tailerra •“Zaintzailearen sindromea” hitzaldia izango da apirilean, mendeko pertsonak zaintzeak eratortzen dituen ondorio fisiologikoez, psikologikoez eta sozialez sentsibilizatzeko xedez
Errenta eta Ondareko Teknikari posturako II. hezkuntza eskakizunerako ahozko froga
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Errenta eta Ondareko Teknikari posturako, Portugaleteko UNED-en burutuko den II. hezkuntza eskakizunerako ahozko frogaren zerrenda eta ordutegia argitaratuak izan dira
Mangamoreren aurtengo ediziorako kartel lehiaketa martxan jarri du Amorebieta-Etxanoko Udalak
• Mezu elektronikoen bidez bidal ditzakete proposamenak interesdunek honako helbide honetara: gazteinfo@ametx.net • Irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Jardunaldien facebookeko orrialdean jasotzen diren botoen bidez aukeratuko da kartela. • Martxoaren 30ean jakinaraziko da zein den irabazlea.
Ogenbarrenako babes ofizialeko etxebizitzak eskuratuko dituzte datorren astetik aurrera 100 zornotzar baino gehiagok
• Etxebizitzak 75 metro koadro erabilgarri ingurukoak dira, eta bakoitzak bere garajeak etra trastelekua dauzka • Berogailurako eta ur berorako gas naturaleko galdara zentralizatua dago erkidegoarena, baina etxebizitzek banan banako kontadore informatizatua daukate • Teilatuan eguzki-plakak jarri dira ur berorako • Berdegune irekia egokitu da urbanizazioan, eta txikienek jolasteko gunea izango dute bertan
2010. urteko OHZ-ren eta ura-ren ordainagirian familia ugariek hobariak eskatzeko epea
2010/03/15-era arte
Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrenan alokairu-erregimenean hartzeko babes ofizialeko 52 etxebizitza zozketatu ditu
•Guztira 174 eskari onartu dira. Horietatik 33 gela bateko etxebizitzen zozketarako izan dira eta gainerakoak logela bikoen zozketarako •Etxebizitzetako hiru mugikortasun murriztua duten pertsonentzat izango dira, eta lehentasuna emango zaie gurpildun aulkia darabiltenei •Alokairuan esleituko dira etxebizitzak. Alokairu kontratua sinatzen denean zenbatzen hasi eta luzaezina izango den bost urteko iraupena izango du adjudikazioak
Herriko Plaza berria urbanizatzeko lanei hasiera emango die Amorebieta-Etxanoko Udalak
•800.000 euro inguru inbertituko ditu Udalak herri-ekitaldiak bertan egin ahal izateko espazio polibalentea sortzeko •Proiektuaren arabera, iturria lekuz aldatuko da eta lorategiak kanpoko aldera eramango dira, espazio zabala lortze aldera •Argiztapen maila ezberdinak instalatuko dira, bai arkupeetan, bai eraikinetan eta bai plazako espazioetan
Bandoa: Herriko Plazaren Urbanizazio Lanak
Urtarrilaren 28an, osteguna, Herriko Plazaren urbanizazio-lanak hasten dira, plaza inguruko San Miguel kalearean zatia oinezkoentzat itxita egongo delarik.
Ogenbarrenako errentan hartzeko babes ofizialeko 52 etxebizitzen zozketa
Abenduaren 22an Zelaieta Zentroko kokatutako etxebizitza-bulegoan, Ogenbarrenako burutzapen-sektorean babes ofizialeko 52 errentan hartzeko etxebizitzetako behin-behineko zerrendak argitaratu ziren.
5.000 lagunetik gora izan dira Amorebieta-Etxanon “La Caixa” Gizarte Obraren Sudurra sartzen erakusketa bisitatzen
Joan den abenduaren 18an hasita, orduan inauguratu baitzen erakusketa, 5.604 lagun izan ditu, guztira, Sudurra sartzen. Esentzia eta lurrin naturalak erakusketak bisitari. Zelaieta zentroan egon da “La Caixa” gizarte obrak Amorebieta-Etxanoko Udalaren kolaborazioarekin antolatutako erakusketa.
Gazte zornotzarrentzako aisialdi-aukera berriek Gazte Informazio Bulegoaren jarduera-eskaintza areagotu dute
• Gazte Txoko 2.0 jarri da abian, 14 urtetik gorakoentzat, gazte txoko tradizionalaren alternatiba gisa. Interneterako sarbidea, bideojokoak eta ping-ponga izango dira bertan erabilgarri. • Gaueko aisialdirako Gazte Gaua programa ere areagotu egin da eta urtean bost izan beharrean, hilean bat egingo da. • Lehendik finkaturik dauden Gauero eta Gazte Diskoteka programei eutsi egingo zaie. • Zelaieta zentroaren ordutegia 23:00ak arte izango da larunbatetan eta 21:30 arte ostiraletan.
UR-HORNIKUNTZA, ZARAMA BILKETA ETA ESTOLDERIAREN GAINEKO TASEN PADROIA
2009ko 4. hiruhilabeteari dagokion ur-hornikuntza, zarama bilketa eta estolderiaren gaineko tasen padroia onartu du Alkatetza-Lehendakaritza honek
Andrandi auzoa urbanizatzeko lanei ekin die Amorebieta-Etxanoko Udalak
• Udalak 2.660.000 euroko inbertsioa egingo du argi berrietan, gas-instalazioan, zoladuran eta altzarietan, besteak beste • 220 etxebizitza eta lokal inguru ditu auzoak • Hogeita hamar urte baino gehiago dira eraiki zenetik, eta gaurdaino ez da berriztatze lanik burutu
Ikastaro berriak antolatuta eman dio hasiera Zelaietak urteari: auto-makillajea, josten ikasten, zineaz soilik eta espatula erako margogintza
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 12ra arteko epea dute izena emateko • Lehendik finkaturik dauden ikastaroak ere eskainiko dira: argazkilaritza, sukaldaritza edo saloi dantzak besteak beste
OHARRA: Etxeko olioa biltzeko zerbitzua
Datorren urtarrilaren 1a eta 2an, jai egunak izanik, Etxeko Olioa Biltzeko Zerbitzua egongo ez dela gogorarazi nahi dizuegu herritarroi. Bilketa eguna, hurrengo Urtarrilaren 8 eta 9ra aldatuko da, betiko lekuetan.
Hamabi akuarela eta Zelaieta Parkearen historiari buruzko dokumentala biltzen dituen egutegiaren 3.000 ale banatuko ditu Udalak
Adin guztietako 30 zornotzar baino gehiagoren testigantzak ageri dira dokumentalean, Zelaieta Parkearen 100 urteetan izaniko aldaketak gogoratuz • Rosalinda Incardona artistak egin dituen akuarela lanek parkeari buruz geratu diren dokumentu urriak eta dokumentalera bildutako lekukotzak dituzte oinarri • Hiru lekutan banatuko da egutegia: Zelaieta zentroan, Nafarroa zentroan eta Udaltzainen bulegoetan
BANDOA: Zabor batzea gabonetan
Zabor batzea abenduaren 24 eta 31an: Amorebieta-Etxanoko auzokide guztiei gogorarazten zaie aurtengo Gabon Jaiak direla eta, datorren abenduaren 24ean eta 31an, zaborrak edukinontzietan bota beharko direla arratsaldeko hirurak aurretik (15:00ak), bilketa arratsaldez egingo baita.
“La Caixa” Obra Sozialak Por Narices aurkezten du Zornotzan, usainen mundura hurbiltzeko
Usaimena, oroimenak ahaztutako zentzumena •“La Caixa” Obra Sozialak Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin antolatu duen Por narices. Esencias y fragancias naturales erakusketa hartuko du Zelaieta Zentroak. Erakusgai jarritako 50etik gora urrinen bidez, erakusketak bost zentzumenetatik ahaztuena garatzeko aukera emango die bisitariei: usaimena. Ahaztuena izatearekin batera, urruneko oroitzapenak gogoratzeko gaituena da, izan ere, oroimenaren garuneko zirkuituekin duen elkarlotura benetan barne-barnekoa da •Por narices. Esencias y fragancias naturales erakusketa 2009ko abenduaren 18tik urtarrilaren 16ra bitartean bisitatu ahal izango da Zelaieta Zentroan
Hainbat jarduerak osatutako egitaraua programatu du Udalak aurtengo Gabonetarako
•Belatxikietako igoera tradizionala, Olentzero, Krosa, Errege Magoen kabalgata eta Gabonetako kontzertua dira, besteak beste, programatutako jarduerak •‘Gabonetan Jai’ programa antolatuko da txikienentzat, 3 eta 11 urte bitarteko umeentzako jolas eta tailerrekin •Kontzertuak eta koruen eta herriko taldeen musika-ekitaldiak izango dira kaleak girotzen jai egun hauetan
Udaletxea birmoldatzeko lanen hasiera
• Udal-bulegoak udalarenak diren beste egoitza batzuetara eraman dira. • Jendeari arreta emateko zerbitzuaren ordutegia luzatu egin da eta orain san Migel kaleko 3an dago. Udal Errolda, ordea, Nafarroa Zentroan ezarri dute. • Igandeetako merkatua lehengo Leonardo Azpirira joango da azaroaren 30etik aurrera.