Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albisteak

Andrandi-Gane aparkalekurako sarbidea asfaltatzea
Uztailaren 9 eta 10an auzokideei eskatzen zaie errepide zati horretan aparkatuta dauden ibigailuak handik kentzea
Bideoa: Haizetara 09
Fanfarren, banden eta kale musikarien nazioarteko IV.lehiaketa arrakastatsua izan dugu aurten Zornotzan. Musikaz beteriko asteburu hau, La Fanfare en Pètard taldearen garaipenarekin bukatu zen.
‘La Fanfare en Petard’, Banden eta Kaleko Musikaren Nazioarteko Haizetara Lehiaketaren IV. Edizioaren irabazle
• ‘Festicultores Troupe’ bandak irabazi du ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa den helikoi-joleak, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria • Epaimahaiak accesita eman dio, bestalde, ‘Fanfare du Belgistan’ taldeari eta, horren ondorioz, Ametxek konpromisoa hartu du taldeak 2009-2010 denboraldian ekitaldi bat eskain dezan
Amorebieta-Etxanoko Udalak Haizetara I. Argazki Lehiaketa antolatu du
• Lehenengo saria irabezten duena asteburu batez gozatu ahalko da Nafarroako nekazaritza-turismo batean beste lagun batekin. Bigarren saria bi lagunentzako afaria da, herriko jatetxe batean • Ekainaren 19tik 30era bitartekoa izango da argazkiak bidaltzeko epea
Banden eta kaleko musika taldeen nazioarteko IV. Haizetara lehiaketa asteburu honetan Amorebieta-Etxanon
• Europako hainbat tokitako nazioarte mailako bederatzi bandak hartuko dute guztira parte. • Jaialdi honetan jardungo duten taldeak 10.000 euroko saria, 4.000 euroko ikusleen sari berezia eta 1.000 euroko tresna-jolerik onenarentzako saria lortzearren lehiatuko dira. • Jaialdi honetan bigarren eskuko musika-tresnen eta prezio oneko instrumentuen feria izango da. • Jorge López de Gereñuren “Arimaz: jazza margotzen” erakusketa ere ikusgai egongo da Zelaieta zentroan.
Poltsa berrerabilgarrien banaketa
Poltsa berrerabilgarrien banaketa udaletxeko erregistroan
BANDOA - TXIKI OTAEGI KALEAN LURRAZPIKO EDUKIONTZIAK MARTXAN JARTZEA -
Inguruko auzokideei jakinarazten zaie datorren ekainaren 15ean, astelehena, Txiki Otaegi kaleko lurrazpiko edukiontziak martxan jarriko direla.
Zelaietako parkingaren erosketa eta alokairu aukerak hobetu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
Aurreikusita zegoen bezala, lehenengo esleipenetatik sei hilabete igarotakoan, erosketa-baldintzak aldatu ditu Udalak, eta txandakako aparkalekuetarako solairu bat ezarri • Erosketaren emakida 99 urtera luzatu da, eta ez da eskatuko eroslea udalerriko egoiliarra izatea, udalerriarekiko nolabaiteko lotura izatea baizik. • Errotaziorako aparkalekuak alokagarri jarriko dira, egunekoak edo gauekoak izan daitezkeen hilabete osoko abonuen bidez. • Egunaren 24 orduetan zaintza-zerbitzua izango da parkingean. • Lehenengo orduaren prezioa 1 batekoa izango da, txandakatzea errazteko eta udalerriaren erdiguneko merkataritza-jarduera sustatzeko.
Gazteentzako ekintzez betetako programa Ametxen asteburu honetarako
Gauero eta Gazte Gauaz gain, ikastaroak, erakustaldiak eta lehiaketak osatutako skate jardunaldia izango da igandean Zubiondo parkean
2.000 baino gehiago dira dagoeneko ONA txartela eskatu duten zornotzarrak
Interesa duten guztiek udal bulegoetan eska dezakete uztailaren 20ra bitartean.
"Etorkizun-Tailerrak"
Zornotzako ikasleek udalerriaren ingurumenerako balizko hobekuntzak dituzte aztergai "Etorkizun-Tailerretan"
Bideoa: Amorebieta-Etxanoko toponimoen bilketa-lanaren aurkezpena
2009ko Karmen jaietako txosnak
 
Zornotzarrek Karmengo jaietako kartela aukeratu ahalko dute lehenengoz
Epaimahaiak sei kartel aukeratu ditu, eta herritarrek gustukoen dutenaren aldeko botoa eman dezakete ekainaren 16a bitartean www.ametx.net web orrian
Kultura urbanoen gaineko udalekuak antolatu ditu lehenengoz Amorebieta-Etxanoko Udalak
• Udalekuak Zelaietan izango dira ekainaren 29tik uztailaren 10era, eta hip-hop mugimenduaren ekimen berritzaileak aztertuko dira. • Interesa duten guztiek izena eman dezakete Zelaieta Zentroan ostiralera -ekainak 5- bitartean. • Udalekuen ordutegia 09:30 - 13:30 izango da eta matrikularen prezioa, 60 €.
Amorebieta-Etxanoko Udalak hasiera eman dio Santiago Onaindia Bekaren XI. edizioan parte hartzeko epeari
• Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lanak sustatzea da urte birik behin deitzen den beka honen helburua • Bekak 9.000 euroko zuzkidura dauka, eta urtebetekoa da lana burutzeko epea • Informazio gehiago nahi dutenek, 946300650 telefono zenbakira dei dezakete, edo oinarriak kontsultatu
Hil honetan emango die hasiera Amorebieta-Etxanoko Udalak Epaltza auzoko hornikuntza-lanei
• Hilaren amaieran ekingo zaio proiektuari, eta hurrengo sei hilabeteetan burutuko da
Dudeako saneamendu sarea berriztatuko du Amorebieta-Etxanoko Udalak
• Obren aurrekontua 270.000 eurotik gorakoa da, eta bost bat hilabete iraungo dute
Omenaldia eskainiko die Amorebieta-Etxanoko Udalak astelehenean Gerra Zibileko biktimei
• Herritar guztientzat izango dira ekitaldiak, eta Zelaieta Zentroan hasiko dira, arratsaldeko 18:30ean • Lehenengo eta behin, ume edo gazte zirela gerra zibila Amorebieta-Etxanon bizi izan zuten sei zornotzarren lekukotzak biltzen dituen Oroitzapenak: Acordes para la memoria dokumentalaren proiekzioa izango da. • Ondoren, hitzaldi-solasaldia antolatu da, dokumentalera bilduta dauden edukien eta lekukotzen balorazioa egiteko, eta oroimen historikoa berreskuratzeko Zornotza aldean ematen ari diren pausoen berri emateko. • Hitzaldia amaitu ostean, lore-eskaintza egingo da, biktima guztien oroigarri.
Epaltza auzoa urez hornitzea
Maitzaren 19an
Dudea Auzoan (Etxano) Saneamendu sarea hobetzea
Maiatzaren 18an
Ekonomia-bulego berria inauguratu du Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarren zalantzei eta eskariei arreta emateko
• Konbenio kalean dago kokaturik zentroa, eta hiritarrentzat hurbilago egingo ditu Ekonomia Sustapen eta Enplegu Saileko zerbitzu guztiak. • Udalerriko estatistika-adierazleen bilketa-zentroa izango da bulegoan, enplegurako bitartekaritza-arloa, eta erakundeen eta beste organismo batzuen plataforma
Jauregibarrian ikusgai izango dira egurrezko produktuak, mineralak eta bonsaiak biltzen dituzten zornotzarren hiru erakusketa
• Lehenengoan egurrez egindako 200 lan inguru ikusi ahalko dira: euritakontziak, giltzatakoak, makilak, eta abar. • José Salas zornotzarraren mineralen erakusketa izango da bigarrena. • Bonsaien erakusketan 15 urteko ale gazteak eta 400 urte dituen Sabina baten moduko bitxiak egongo dira ikusgai.
Udako ikastaro trinkoa antolatu du Udal Euskaltegiak EGA eta HABEren 3. maila prestatzeko
• Interesa duten guztiek sarrera-proba egingo dute matrikularen aurretik. • Onartuen behin-behineko zerrenda ekainaren 3an argitaratuk oda Udal Euskaltegiko iragarki oholean.
Argi, musika eta akrobazia ikuskizuna ostiralean Zelaieta Parke berriaren inaugurazioan
• Auzokideen ordezkariek inaugurazio zinta ebakiko dute eguerdiko 12:00etan ospakizunei hasiera emango dien protokolo-ekitaldian. • Txikienek jolasgunea estreinatzeko aukera izango dute arratsaldeko 17:30ean. • Kukubiltxoren eskutik, ekitaldi berritzailea eta, bertaratzen direnentzako sorpresari eusteko, sekretuan mantenduko dena, antolatu du Udalak gaueko 21:30erako. • Berdegune bikaina dute zornotzarrek Zelaieta Parke berrian eta, bertan egoteko edota umeak jolasteko aldeekin batera, musika kiosko historikoa edo hainbat espezietako zuhaitzak aurkituko dituzte bertan. • Gune dinamikoa da, oinezkoei eta hiritarren ohiko ekintzei lehentasuna emango diena, bizitza, komunikazioa, harremanak, aisialdia, komertzioa eta dibertsioa azpimarratuz.
Abasolo Apezpiku kalea zabaltzeko eta Gudari kalea oinezkoentzat egiteko obrak hasi dira
 
Martxan jarri da "Zientzia Eroa" programa, umeentzako zientzia tailerra
Ekimen berritzailea da, 3 eta 12 urte bitarteko umeek gure ingurua hobeto ezagutu eta ulertzeko balioko duena • Apirilaren 26an, igandea, emango zaio hasiera programari, sumendien erupzioaren prozesua islatzen duen tailerraren bidez • Urrira bitarteko hil guztietako azken igandean egingo dira tailerrak
Urbanizazio lanei ekin die Amorebieta-Etxanoko Udalak Harrison Parkearen inguruetan
• Luis Urrengoetxea kalearen zati bati, Harrison parkeari eta bi alde horiek lotzen dituen San Pedro kaleko espaloiari eragingo die jarduketak. • Lanek lau bat hilabeteko iraupena izango dute, eta 900.000 euroko aurrekontua daukate. • Bihar hasi eta, bi hilabetez, itxita egongo da Luis Urrengoetxea kalea. • Larreara iristeko aukerako beste bide batzuk egokituko dira, batez ere Ixer kalea erabilita.
Amorebieta-Etxanoko toponimoen bilketa-lanaren aurkezpena
• Lanaren egile diren Ane Olabarrik eta Rakel Iruarrizagak hainbat artxibo, erregistro eta dokumentu aztertzeaz gain, udalerriko auzoetako bizilagunak elkarrizketatu dituzte • Bildutako izenak bihar-etziko kale, auzo edo instalazioen izenak erabakitzeko lagungarri izan daitezke. • Apirilaren 30era arte ikusgai egongo dira toponimia mapak Zelaietako erakusketa gelan. • Lanaren egileak erakusketa horretan izango dira, bertan iragarriko diren egun eta orduetan eta, nahi duten guztiek, bertara jo ahalko dute kontsultak egin, datuak erkatu edo zalantzak argitzeko.
Amorebieta-Etxanoko Udalak komertzioetarako OpenbravoPOS software askearen aplikazio bat euskaratu du
• Kutxaren kudeaketa, ordainagiriaren inprimaketa, stockaren eguneratzea eta txostenak bideratzen dituen programa da
ONA txartela Amorebieta-Etxanon
• Hainbat izapide egiteko balio duen txartela da: medikuaren zitak, gida-baimenean dauzkagun puntuen kontsulta edo PFEZen tramitazioa, besteak beste. • 16 urtetik gorakoek eska dezakete, gaur egungo osasun-txartela eta NAN aurkeztuta • Apirilaren 20an hasiko da ONA txartela Zornotzan tramitatzen • Udalak bulego teknikoak egokituko ditu Zelaieta eta Nafarroa Zentroetan
Bideoa: 2009ko inauteriak
Aurtengo inauteriak jendetsuak izan ziren, horren lekuko bideo honetan jasotzen den erreportaia.
"Familia desesperatua" Zornotzako inauterietako koadrilentzako sari bereziaren irabazle
Hainbat familiak hartu zuen parte asteartean Zornotzako inauterietan • Antolatzaileen esanetan, gero eta gehiago dira seme-alabekin mozorrotzera animatzen diren gurasoak
Kale guztiak seinaleztatu ditu pertsona guztientzako, baita ikusmen minusbaliotasuna daukatenentzako ere
Ekimen hau aitzindaria da Euskadin eta estatu mailan • Itsuek herrian zehar orientatu ahalko dira eraikinen izkinetan jarritako xaflei esker • Xafla bakoitzak kokapen zehatza, alboetako kale eta inguruetako interesguneei buruzko informazioa bilduko du • Bertan erliebe eta braille erako testua izango da • Aitzindaririk ez duen ekimena izanik, 16 xafla jarriko dira froga gisa herriaren erdigunean
San Migeletik Dudagoitira joateko bidea ari da konpontzen Amorebieta-Etxanoko Udala
• Abenduaren 12an hasitako lan hauei esker, bidea zabalago egin eta bihurgunetako bisibilitatea hobetuko da. • 93.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.
Udaletxea birmoldatzeko lanen hasiera
• Udal-bulegoak udalarenak diren beste egoitza batzuetara eraman dira. • Jendeari arreta emateko zerbitzuaren ordutegia luzatu egin da eta orain san Migel kaleko 3an dago. Udal Errolda, ordea, Nafarroa Zentroan ezarri dute. • Igandeetako merkatua lehengo Leonardo Azpirira joango da azaroaren 30etik aurrera.
Argazkilari profesionalentzako ikastaroa emango du, gaur hasita, Olivia Arthur-ek Zelaietan
PhotoEspañak urtero ematen duen Ojodepez 2008 saria irabazi du Magnum agentziakoa den eta nazioarteko ospea duen Olivia Arthur argazkilariak • Argazkilari ingeles gazte honek bere ikuspegi pertsonala erabiliko du, partaideak beren argazki-narratibaren barruan garatzera bideratzea bilatuz
Ogenbarrenan 101 etxebizitetako behin-betiko zozketa
Ogenbarrenan egingo diran 101 etxebizitetako behin-betiko zozketaren zerrendak Zelaieta Zentroan dagoen Etxebizitza-Bulegoan argitaratu dira irailaren 26an.
Zaintzaileentzako laguntza psikosozialaren zerbitzuari berrekin dio Amorebieta-Etxanoko Udalak
Egoera zailei aurre egiteko eta estresa eta dolua kudeatzeko estrategiak ematen ditu, talde-saioen bidez, zerbitzu honek.
Bi antzezlanen estreinaldiak Zornotza Aretoko programazio berrian
Larunbatean emango zaio hasiera denboraldiari Nancho Novoren “Sobre flores y cerdos” lanarekin • Urriaren 31n, ‘Ilunpetan’ lanaren euskarazko bertsioaren estreinaldia Kanpingags konpainiaren eskutik • Anitamaravillas taldeak, berriz, sorginez, alkimistez eta aztiez betetako “Sarean sun sun” txotxongilo-ikuskizuna estreinatuko du azaroaren 22an • Antzezlanetarako abonu-sistema jarri dute abian Zornotza Aretoan
Amorebieta-Etxanoko Udalak eskolaz kanpoko kirol-begiraleentzako II. ikastaroa emango du
Printzipioz, ikastetxeetan entrenatzaile dabiltzanei edo ibili nahi dutenei dago zuzenduta, baina interesa duten guztiek har dezakete parte • Ikastaroa zortzi ordukoa izango da, eta lau egunetan emango da • Izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da
Mendeko pertsonentzako psikoestimulazio ikastaroa Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik
Irailaren 10ean hasi zen ikastaroa, eta urriaren 15era artekoa izango da • Hainbat funtzio intelektuali sasoian eusteko balio du psikoestimulazioak eta hori oso baliagarria da narriadura kognitiboa pairatzen dutenentzat • Bigarrenez jarri dira abian tailer hauek Zainduz Programaren ekimenez, eta mendekoentzako onura lortzeaz gain, jagoleei atsedenaldia ematea da beraien helburua
GAP programaren informazio-hitzaldi bat bihar, irailak 11, Zelaietan
Udalerrian dauden 6.500 etxeetan, uraren eta energiaren kontsumoari, garraiobideen erabilerari eta antzeko bestelako eguneroko ekintzei erreparatu eta jokabidez aldatzeko proposamena egin zaie zornotzarrei • Izena emateko epea irailaren 14ean amaituko da • Programaren zehaztasunak azalduko dira hitzaldian: helaraziko zaien informazioa, partaidetzagatiko opariak, horrela jokatuz gero aurrera daitekeen dirutza, ingurumenaren gaineko eragina, eta abar.
Ekitaldi desberdinek Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaien egitaraua osatzen dute
Berna, Montorra, Etxano, San Bartolome, Autzagane, Arkotxa, Euba eta Epalza auzoek abuztuan eta irailean beraien jaiak ospatzen dituzte • Ekitaldi musikalak, lehiaketak eta kirol eta kultur ospakizunak osatzen dute auzoen eskaintza.
Udaltzaingoko agenteen oposaketa
Udaltzainen bi plazarako deialdiaren laugarren frogaren bigarren ataleko emaitzak argitaratuak • Azkenengo emaitzak argitaratuak.
BOE promozio berria: 101 Etxebizitza Ogenbarrenan
Eskabideak Zelaietako bulegoan jaso eta, behar bezala beteta, aurkeztu beharko dira, 2008ko ekainaren 2tik 2008ko uztailaren 14ra.
Etxeren dohaineko ekitaldia Zelaieta Zentroan maketa lehiaketa irabazi zuen taldearekin
"El Beso de Klimt" talde getxotarra bederatzi talde bildu zituen lehiaketaren irabazle izan zen.
Amorebieta-Etxanoko Udalak bere webgune berria aurkeztu du
 
Larreako kiroldegia obragatik itxita egongo da
Hilaren 17an hasi ziren Larrako Kiroldegia berritzeko lanak. Igerileku berria izango dugu, aldagelak, dutxak, etabar.