Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Zubiaur Musika Eskolan % 17 ikasle gehiago matrikulatuko da hurrengo ikasturtean

Zubiaur Musika Eskolan % 17 ikasle gehiago matrikulatuko da hurrengo ikasturtean

Honezkero egin dira 102 matrikula 2008/09 ikasturterako, iaz baino 42 gehiago • Gitarra elektrikoa, trikitixa, bateria eta pianoa dira eskari gehien biltzen dituztenak • Lehenengo mailan, lau urteko umeentzakoan, 25 matrikula daude.

Zubiaur Musika Eskolan matrikula egiteko epea zabalik egon da maiatzaren 12tik 30era bitartean, eta tarte horretan 102 matrikula berri egin dira, iaz baino 42 gehiago.

Matrikula-eskari berri horiekin, 400 ikasle inguru izango dute hurrengo ikasturtean, gaur egun dituztenak baino 60 gehiago, hau da, % 17gehiago.

Ikasle berriek gehien eskatzen dituzten instrumentuak hauexek dira: Gitarra Elektrikoa (18 matrikula), Trikitixa (13 matrikula), Bateria (9 matrikula) eta Pianoa (9 matrikula). Bestalde, lehenengo mailari dagokionez, 25 dira hurrengo ikasturterako izena eman duten 4 urteko umeak.

Zubiaur Musika Eskolaren behin-behineko egoitza lehengo Udal Euskaltegian dago, Andra Mari elizaren ondoko parrokia-lokaletan. Luze gabe, ordea, lekuz aldatuko da zentro hau.