Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Amorebieta-Etxanok zilarrezko erratza jaso du

Amorebieta-Etxanok zilarrezko erratza jaso du

Hirigintza eta Ingurumeneko Nazioarteko TEM -TECMA 2008 Azokaren jardueren arteko bat da gertaera hau • Udalak stand bat jarri du azokan, eta joan den ostegunean izan zen sari-banaketa.

Amorebieta-Etxanok zilarrezko erratza jaso du

Julian Uriarte Jaureguizar, ATEGRUSeko zuzendaria, Mª Jesús Villamediana, Madrideko Ingurugiro-kalitate zuzendaria, eta David Latxaga Alkatea

Hondakinen Kudeaketa eta Ingurumen Elkarte Teknikoak ATEGRUS Amorebieta-Etxanoko Udala proposatu du Zilarrezko erratza emateko,  Zilarrezko eta Urrezko Erratzen, Aipamen Berezien eta Platinozko Erratzen 2008ko lehiaketarako. Aurtengo hau hamaikagarren edizioa da.

Ekainaren 10etik 13ra bitartean, Madrilen burutu zen Hirigintza eta Ingurumeneko Nazioarteko TEM -TECMA 2008 Azokaren jardueren arteko bat da gertaera hau. Udalak bere standa izan zuen azokan, udalerriaren iraunkortasuna eta garbitasuna hobetzeko ezarritako hobekuntzak bertan erakusteko.

Hondakinen kudeaketaren eta hiri-garbitasunaren alorreko lanak saritzea eta hedatzea da lehiaketaren helburua. Horrekin batera, ingurumenaren kudeaketa iraunkorra ahalbidetuko duten proiektuak gauzatzea eta teknologiak garatzea ere bilatzen da.