Zergaren ordainketako errakuntza, zuzendua
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zergaren ordainketa helbideratuan gertaturiko errakuntza zuzendu du Udalak • Ordainketa helbideraturik dutenei % 3,5eko hobaria aplikatu zaie zenbatekoan.
Udalaren erakunde kudeatzaileak egindako errakuntza baten ondorioz, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zerga helbideraturik duten zergapekoei ez zaie ohiko ordainagiria bidali. Zerga hori 2008ko maiatzaren 2an kobratu zen.
Errakuntza zuzenduta dago, eta ibilgailuaren datuak biltzen dituen frogagiria bidaliko zaie zergadunei etxera. Banketxean edo udal bulegoetan zigilua ezarri beharko zaio frogagiri horri.
Ibilgailuaren ordainketa helbideraturik daukatenei % 3,5eko hobaria aplikatu zaie zenbatekoan. Deskontu hori eginda dago, jadanik, bankuan egindako kobrantzan.