Zelaieta zentroko ikastaroetan egindako lanak ikusgai jarriko dira
Kultura eta aisialdirako Zelaieta zentroan burututako ikastaroetan parte hartu duten ikasleen lanak bildu dira erakusketa honetara • Zelaieta Zentroko erakusketa-aretoan izango dira lanak ikusgai uztailaren 1etik 12ra bitartean.
Kultura eta aisialdirako Zelaieta zentroan burututako ikastaroetan parte hartu duten ikasleen lanak biltzen dituen erakusketa inauguratu du Amorebieta-Etxanoko Udalak.
Argazkilaritza, margogintza, grabatu, bitxigintza, zur-tailu eta film laburren tailerretan gauzatutako lanak ikusi ahal izango dira Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan uztailaren 12ra bitartean. Rosalinda Incardona da erakusketa honen koordinatzailea.