Amorebieta-Etxanoko Udalak Udaletxea berriztatuko du bere zerbitzu eskaintza zabalago eta hobeagoa emateko
• Lau milioi eurotik gorako aurrekontua izango duten lanei udazkenean emango zaie hasiera • Beheko solairuko fatxada eta arkuak bezalako balio arkitektoniko eta historikoa daukaten osagarriak babestuko ditu proiektuak • Udaletxearen oraingo 1.100 metro koadratu 1.700 bihurtuko dira
Amorebieta-Etxanoko Udalak udazkenean emango die hasiera, hogeiren bat hilabeteko iraupena eta lau milioitik gorako eurotako aurrekontua izango duen Udaletxearen berriztatze lanari.
Eraikinaren kanpoko estetika hobetzeaz gain, oinarrizko bi helburu bete nahi dituzte udaletxearen berriztatze eta zabaltze lanek. Lehendabizi, eta helburu nagusi bezala, sarbide baldintzak beteko dituen gune berri bat eraikiko da herritar guztiek bertara sartzeko aukera izan dezaten. Bigarrenik, eraikinaren espazioa berrantolatuko da eskaintzen dituen zerbitzuak eta jendearekiko arreta hobetzeko.
Beheko solairuko fatxadak eta plaza osoa eta aurreko eta alboetako fatxadak lotzen dituzten arku bereizgarriak bezalako eraikinaren balio arkitektoniko eta historikoa daukaten osagarriak zainduko ditu proiektuak.
Eraikinaren gainontzekoari dagokionean, atzeko fatxada eta barru osoa botako dira beste era batera antolatutako banaketa funtzionalagora egokitzeko. Eraikinak egungo solairu kopurua izango du, baina, altuera desberdinekin. Beheko eta lehenengo solairuak dauden bezala mantenduko dira, eta bigarrenak altuera handiagoa izango du (lehenengo solairuaren altuera bera). Bestalde, Azken solairuak itxura berezia izango du eta solairu berri bat izango da sotoan, lurpea aprobetxatuz. Udaletxearen oraingo 1.100 metro koadroak 1.700 bihurtuko dira.
Administrazio funtzioak behetik gora antolatuz egingo da Udaletxe berria. Herritarrengandik hurbilen dauden zerbitzuak (herritarrentzako arreta zerbitzu berria, erregistroa, errolda, diru-bilketa) beheko solairuan kokatuko dira, eta azkenekoan berriz, politika eta ordezkaritza alorrekoak egongo dira: Bilkura aretoa eta batzordeetako aretoak. Lehenengo solairuan administrazio eta ekonomia sailak antolatuko dira, eta bigarrenean alkatetza eta idazkaritza izango dira.
Eraikinaren historia
Gerra zibilaren ostean lehengo Udaletxea (herriaren alde handi bat bezala) erabat suntsiturik geratu zen. Hura, egungo biribilgunearen zati batean, Gernikarako bidearen hasieran kokaturik zegoen.
Emiliano Amanm, bizkaitar arkitektoak, ideia arrazionalista eta urbanismo atsegin eta tokiko beharrizanei egokitutako urbanismoari leial, hiru solairutako etxebizitzez osatutako albo eraikinekin eta eraikuntza osoari batasuna ematen dion udaletxe berriaren beheko solairua ere bilduko duen puntu erdiko arkupeaz osatutako udaletxeko plaza berria diseinatu zuen.
Udaletxeari dagokionean, hiru solairutan diseinatua izan zen, beheko eta lehenengo solairuetan udalaren funtzioak garatzeko eta hirugarrena, etxebizitza birekin. Amanm-ek plazako etxebizitzen eta gainontzeko lan osoaren arkitekturarekin (soila eta proportzio dotorez osatua) kontrastatzen duen estilo neobarrokoan egin zuen aurrealdeko bista.
1942an hil zen Amann, lanak amaitu aurretik, eta ondorioz, proiektu hau ez zen Amnan-ekin adostu bezala amaitu. Azken emaitza, inguruan dituen etxebizitzak baina baxuagoa eta oso xehetasun gutxi dituen “neovasco” delako estilokoa dugu eraikina. Agian, gerra ondoko eraikuntzan, diru eskasia eta arkitektoaren heriotzak utzitako nolabaiteko hutsak, hasiera batean planifikatutakoa baino xumeagoa den egungo eraikina egitera eraman zuten.
Oraingo berrikuntza proiektuak, udaletxeko aurreko fatxada mantendu eta era berean, Amanm-en jatorrizko proiektuko dotoretasuna erabiliko ditu.