Udal webgune berriaren aurkezpena
Web orri berriak lau atal nagusi ditu: Bizi, Ezagutu, Udala eta Izapideak • Zornotzarrentzat eta kanpotik datozenentzako zerbitzuei buruzko informazioa eman eta izapideak on-line egiteko aukera eskaintzen du • Albiste eta agendaren on-line zerbitzua ematen du.
Amorebieta-Etxanoko Udalak bere web orri berria aurkeztuko du gaur, informazio osatuagoaz eta zerbitzuak on-line eskainiz, herritarrek izapideak errazago egin ditzaten.
Web gune berriak lau atal nagusi ditu: Bizi, udalak Amorebieta-Etxanoko herritarrentzat eskaintzen dituen zerbitzuak (kale-izendegi bat baliabideeen lokalizazioekin); Ezagutu, biztanleek udalerriari buruz gehiago jakiteko (esaterako, toki interesgarrien argazkiak ageri dira); Udala atalean udalaren antolaeraren berri ematen du (kargu politikoak, udal sailak, araudia, aurrekontua, aktak, eta abar); azkenik, Izapideak atalaren helburua herritarrei administrazioko egintzak erraztea da, adibidez, udal tasak internet bidez ordaintzeko aukera, lan-prozesuen edo kontratazio publikoaren segimendua, udal idazkiak eskuratzea, eta abar.
Lau atal horiez gain, web orri berriak albiste- eta agenda-zerbitzua eskainiko du. Albiste-zerbitzuak udalaren berrikuntzak ezagutaraziko ditu, hala nola, zerbitzuak abian jartzea, trafiko etenak, proiektuak… Albisteak e-mail bitartez jasoko dira eta horretarako, nahikoa da zerbitzu horretan harpidetza egitea. Agenda-zerbitzuari dagokionez, udalak antolatzen dituen ekitaldi guztiak, Ametx Fundazioak garatzen dituenak barne, gune bakar batean bilduko ditu.
Web orri berria Codesyntax-ek egin du eta azken finean, enpresa horrek sortu zuen Udalweb plataformaren eboluzioa edo bigarren bertsioa da; gaur egun plataforma hori beste udal batzuetan ere erabiltzen da, besteak beste, Arrasaten, Orion edo Bergaran. Bestalde, web orriak Plone edukien kudeatzailea erabiltzen du teknologiako plataforma gisa, hau da, edozein motatako edukiak zuzenean sarean ezartzea errazten duen informatikako tresna. Aplikazioa informatikoa hau software librea da eta GNU GLP 2.0 lizentziapean banatzen da, komunitatearen garapen eta mantentzen lanarekin.
Zornotzar guztiei webgunearen funtzionamendua azaltzeko, datorren azaroaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Zelaieta Zentroan, jardunaldi bat egingo da. Hor, Udal Informatika Saileko kideek web nola egituratuta dagoen eta zein zerbitzuak eskaintzen dituen azalduko dute.