Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Hiru plasma-pantaila instalatu dira Zelaieta zentroan, zuzeneko informazioa emateko

Hiru plasma-pantaila instalatu dira Zelaieta zentroan, zuzeneko informazioa emateko

Ametx erakunde autonomoan sortzen den kultura-jarduera guztien eta Amorebieta-Etxanoko kultura elkarteen proposamenen zabalkunderako erabiliko dira • Informatika-zerbitzari bati daude konektaturik eta, horrela, Internet bidezko on-line informazioa eman dezakete.

Erabiltzaileei zuzeneko informazioa ematen dieten hiru plasma-pantaila berri ezarri dira Zelaieta zentroan. Ekimen honen bidez, kultura programazioaren azken berriak zuzenean jaso ditzakete zentrora datozenek.

Ametxen eskaintzen diren diziplinetan hartutako irudiak ere ikusgarri daude pantailotan, osagai bisuala eta didaktikoa erantsirik.

Zine eta antzerki ikuskizunen aurrerapena, ikastaroak, umeentzako eta gazteentzako programak, eta matrikulatzeko eta eskariak entregatzeko prozesuen gaineko informazioa dira, besteak beste, pantailetan azalduko diren informazioak, hiritarren eta toki-administrazioaren arteko harremana  modu nabarmenean erraztuz.

Udalerriko kultura taldeek ere izango dute pantailaren bidez beren jardueraren berri emateko aukera, eta horri esker, elkarteek sorrarazten dituzten ekintzak eta egitarauak zuzenean helaraziko zaizkie Zelaietako erabiltzaileei.

Ikus-entzunezko euskarri hau informatika-zerbitzari bati konektaturik egongo denez, munduko edozein tokitan Internet bidez sortutako informazio interesgarri guztiak hedatzeko posibilitatea izango da.

Ikus-entzunezko azken teknologien aldeko apustu honen bidez, informatika-sistema honen bidez kudea daitezkeen formatuak erabilgarri izango dira. Hasi irudietatik (GIF, JPEG, BMP...), Animaziotik (Macromedia flash, GIF...), Bideotik (MPG, DVD, AVI, Quicktime...), edo Soinutik (MP3, WAV...) eta Power Point eta zuzeneko Telebistaraino.

Pantailak 42 hazbetekoak dira, eta toki estrategikoetan daude jarrita. Eraikinera sartu gabe ere, badago pantailetako bat bistaratzerik.