"Oroimenaren Entrenamendurako Tailerra" antolatu du, laugarren urtez, Amorebieta-Etxanoko Udalak
• Osasunaren prebentziorako eta sustapenerako programa da, era entretenigarrian eta bariatuan buru-ariketa lantzen duena. • Bi tailer ezberdindu izango dira aurtengoan: "Oroimenaren Entrenamendurako Tailerra. Oinarrizkoa" izenekoa bata eta, bestea, "Oroimenaren Entrenamendurako Tailerra. Hobekuntza". Tailerrok ordu eta erdiko 10na saio izango dute. Arratsaldez emango dira Nafarroa zentroko lokaletan, otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an, martxoaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, eta apirilaren 16an eta 23an.
Amorebieta-Etxano, 2012ko urtarrilaren 20a. Narriadura kognitiboa prebenitzeko interesa duten herritar guztiei eta, bereziki, 60 urtetik gorakoei zuzenduta, "Oroimenaren Entrenamendurako Tailerra" antolatu du, laugarren urtez, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza sailak Zainduz programaren barruan.
Osasunaren prebentziorako eta sustapenerako programa da, era entretenigarrian eta bariatuan buru-ariketa lantzen duena.
Partaideak oroimen estrategietan eta tekniketan entrenatzea du xede tailerrak, arretaren oinarrizko prozesua estimulatuz, oinarrizko beste prozesu kognitibo batzuekin batera: pertzepzioa, lengoaia, logika-gaitasuna, etab.
Bi tailer ezberdindu izango dira aurtengoan: "Oroimenaren Entrenamendurako Tailerra. Oinarrizkoa" izenekoa bata eta, bestea, "Oroimenaren Entrenamendurako Tailerra. Hobekuntza". Tailerrok ordu eta erdiko 10na saio izango dute. Arratsaldez emango dira Nafarroa zentroko lokaletan, otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an, martxoaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, eta apirilaren 16an eta 23an.
Plaza-kopurua mugatua denez, parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.
Izena emateko lekua: Nafarroa Zentroa, Gizarte Ekintza saila. Telefonoz: 94 6300190 zenbakira deituta edota posta elektronikoaren bidez, helbide honetara mezua bidalita: ongizatea@amorebieta.net
Izena emateko epea: urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra.