Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrenan alokairu-erregimenean hartzeko babes ofizialeko 52 etxebizitza zozketatu ditu

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrenan alokairu-erregimenean hartzeko babes ofizialeko 52 etxebizitza zozketatu ditu

•Guztira 174 eskari onartu dira. Horietatik 33 gela bateko etxebizitzen zozketarako izan dira eta gainerakoak logela bikoen zozketarako •Etxebizitzetako hiru mugikortasun murriztua duten pertsonentzat izango dira, eta lehentasuna emango zaie gurpildun aulkia darabiltenei •Alokairuan esleituko dira etxebizitzak. Alokairu kontratua sinatzen denean zenbatzen hasi eta luzaezina izango den bost urteko iraupena izango du adjudikazioak

Amorebieta-Etxano, 2010eko urtarrilaren 29a. Ogenbarrena kalean dauden babes ofizialeko 52 etxebizitza  alokairu-erregimenean esleitzeko jendaurreko zozketa egin du gaur goizean Amorebieta-Etxanoko Udalak. Guztira, 174 izan dira betekizun guztiak bete eta onartuak izan diren eskariak. Horietatik 33 gela bateko etxebizitzen zozketarako izan dira eta gainerakoak logela bikoen zozketarako.

Etxebizitza hauek garajea eta trastelekua dauzkate. Hiru mugikortasun murriztua duten pertsonentzat izango dira. Adjudikazioa alokairu-erregimenean gauzatuko da, eta alokairu-kontratua sinatzen denean zenbatzen hasi eta luzaezina izango den bost urteko iraupena edukiko du.

Egokituta dauden etxebizitzei dagokienez, ezarrita dauden mugikortasun baremoak erabiltzea erabaki da, gurpildun aulkia darabilten eskatzaileei lehentasuna emanez. Beharrizan handiena duenen alde egin nahi du Udalak neurri horien bidez.

Etxebizitza hauek alokairu-erregimenean lortzea ez da eragozpen izango titularrak babes ofizialeko etxebizitzen salmentarako eta alokairurako bihar-etzi egiten diren promozioetan parte har dezan. Beste alde batetik, eta aurreko zozketan bezala, Amorebieta-Etxanoko Udalak neurri hau ezarri du: betekizun guzti-guztiak betetzen direla ez egiaztatzeak, etxebizitza lortzeko eskubidea galtzea eta Udalak egiten dituen hurrengo bi zozketetan ezin aurkeztea ekarriko du.