Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Ogenbarrenako babes ofizialeko etxebizitzak eskuratuko dituzte datorren astetik aurrera 100 zornotzar baino gehiagok

Ogenbarrenako babes ofizialeko etxebizitzak eskuratuko dituzte datorren astetik aurrera 100 zornotzar baino gehiagok

• Etxebizitzak 75 metro koadro erabilgarri ingurukoak dira, eta bakoitzak bere garajeak etra trastelekua dauzka • Berogailurako eta ur berorako gas naturaleko galdara zentralizatua dago erkidegoarena, baina etxebizitzek banan banako kontadore informatizatua daukate • Teilatuan eguzki-plakak jarri dira ur berorako • Berdegune irekia egokitu da urbanizazioan, eta txikienek jolasteko gunea izango dute bertan

Amorebieta-Etxano, 2010eko otsailaren 5a. Datorren astean entregatuko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrena aldean eraiki diren babes ofizialeko 101 etxebizitzak.

Guztira, bi gela duten bost etxebizitza egokitu daude eta hiru gela duten 96 etxebizitza. Guztiek daukate 75 metro koadro erabilgarri inguru, eta bakoitzak bere garajea eta trastelekua dauzka. Garajeetan sartzeko eta irteteko ate bana dago, eta plazak ederrak dira. Trastelekuak ere ez dira txikiak, eta bederatzi metro koadro daukate bataz beste.

Aipatzekoa da, baita ere, berogailurako eta ur berorako sistema komunitarioa. Gas naturaleko galdara zentralizatuak daude, eta etxebizitza bakoitzaren kontsumoa banan banako kontadore informatizatuen bidez kudeatuko da. Etxebizitza barruan termostato bana daukate, eta balbula termostatikoak gela guztietan. Jabeei etxebizitza barruan galdara bat edukitzeak dakarkien traba desagerrarazi da horrela.

Teilatuan ur berorako eguzki plaka jarri izanak eguzkiaren energia aprobetxatzeko bidea emango du, energia-kontsumoa guxiagotuz. Atezain automatikoa bideo sistemaz hornituta dago.

Alderdi teknikoago batzuei erreparatuz, honakoak aipa litezke: etxeetako leihoak PVCzkoak dira eta kristal bikoitzekoak, etxebizitza guztian pintura plastiko lisoa erabili da, eta komunetako eta sukaldeetako gresaren kalitatea lehen mailakoa da. Igeltsuzko moldurak daude, parket flotatzailea eta sarrerako ateak blindatuak dira, segurtasunezko sarraidunak.

Urbanizazioari dagokionez, berriz, erdian berdegune irekia egokitu da, txikienentzako jolasgunea daukana.

Betekizunak

2008ko urriaren 20an esleitu ziren etxebizitza hauek, eta betekizun batzuk betetzea baldintza izan zen eskuratu ahal izateko: Adin nagusikoa izatea edo emantzipaturik egotea, zozketa baino lehenagoko bi urteetan jabetzapeko etxebizitzarik eduki ez izana, eta muga batzuen barruko diru-sarrerak edukitzea.

Eskatzaileak ezin ziren babes ofizialeko beste etxebizitza baten adjudikaziodun izan eta beharrezkoa zuten azken bost urteetan, gutxienez, udalerrian erroldatuta egotea.