Mugikortasun murriztua duten pertsonen zaintzaileentzako aholkularitza
Eskaren prebentzioa, postura-aldaketak edota higienea landuko dira, besteak beste • Ekitaldiak maiatzaren 21ean eta ekainaren 25ean izango dira, Nafarroa Zentroan • Informazio gehiago nahi dutenek, 94 630 01 90 telefono zenbakira dei dezakete.
Zainduz programaren barruko beste ikastaro bati ekingo dio Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ongizate sailak. “Mugikortasun murriztua duten pertsonen zainketarako estrategiak” lantzeko prestakuntza saio hauek Nafarroa Zentroan izango dira maiatzaren 21ean eta ekainaren 25ean, 16:30etik 18:30era.
Mugikortasuna zati batean edo erabat murrizturik duten pertsonen zainketan eta arretan sarrien gertatzen diren arazoen analisia egingo da ekitaldi hauetan. Horretarako, eskaren prebentzioa, postura-aldaketak edota higienea landuko dira, eta dauden tekniken gaineko informazioa emango zaie parte-hartzaileei. Mugikortasun murriztua dutenei ibiltzen, gurpildun aulkietan lekuz aldatzen, etxean bertan leku batetik bestera joaten laguntzean, edota ohean egon beharra dutenak zaintzean jagoleek abileziaz jardun ahal izatea da prestakuntza-saio hauen helburua.
Zainduz
Prestakuntza-saio berri hauez gain, zaintzaileen laguntza psikosozialari eutsiko dio Zainduz programak. Talde-saioen bidez, egoera latzei, estresari, doluari… aurre egiteko estrategiak ematen zaizkie pertsona zaintzaileei. Beste era batera esanda, beren burua zainduaz nagusiak ere modu egokian zaintzen jarraitzeko prestatzen dira zaintzaileak. Esperientziak eta sentimenduak partekatzeko eta edadekoren bat beraien kargu duten beste batzuen bizipenetatik ikasteko esparrua dira talde hauek.
“Zainduz: zaintzailea zaintzen” programaren onuradunak nahiz mendeko den nagusiren bat zaintzen dutenak dira jarduera bi hauen hartzaile. Interesdunek www.amorebieta-etxano.net web orrian kontsultatu edo Gizate Ongizate sailera (94 630 01 90) dei dezakete.