Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Mangamoreren aurtengo ediziorako kartel lehiaketa martxan jarri du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Mangamoreren aurtengo ediziorako kartel lehiaketa martxan jarri du Amorebieta-Etxanoko Udalak

• Mezu elektronikoen bidez bidal ditzakete proposamenak interesdunek honako helbide honetara: gazteinfo@ametx.net • Irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Jardunaldien facebookeko orrialdean jasotzen diren botoen bidez aukeratuko da kartela. • Martxoaren 30ean jakinaraziko da zein den irabazlea.

Amorebieta-Etxano, 2010eko otsailaren 08a. Laguntza eske azaldu da Mangamoreren maskota, Ureshi, jardunaldiek facebookean daukaten hormaren bidez (www.facebook.com/tumangamore), jarraitzaileek hurrengo ediziorako kartelak proposa ditzaten: “Ezin utz dezaket horrelako kartel bat izan dadin nire irudikapena”.

Ekimen dibertigarri hori erabili du Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gazte Informazio Bulegoa bitarteko, Mangamore’10 iragarriko duen eta 400 euroko saria jasoko duen kartela aukeratzeko lehiaketa abian jartzeko. 
Parte hartzeko interesa dutenek posta elektronikoz bidali beharko dute kartelaren diseinua gazteinfo@ametx.net helbidera, 4Mb baino tamaina txikiagoa daukan jpg-an, martxoaren 18a baino lehen. Egun horretan hasi eta martxoaren 30era arte, gustukoen dituzten kartelak aukeratu ahalko dituzte erabiltzaileek Facebooken bidez. Bozketaren azken egunean eguerdiko ordu batetik aurrera jakingo da zein den kartel irabazlea, orduan amaituko baita botoa emateko epea.

Posta elektronikoz bidaltzen den diseinuaz aparte, jatorrizko bertsioa eduki beharko dute egileek, eta irabazleari jatorrizko hori eskatuko zaio. Baldintza hauek bete behar ditu: Tamaina, gutxienez, 50 x 50 cm izango da (ez du zertan proportzionaltasun hori mantendu), Mangamore’10 testua agertuko da bertan, eta euskarria digitala izango da (jpg, pdf edo psd formatua). Irabazle gertatzen den kartela jardunaldiak iragartzeko karteleria guztian erabiltzera konprometitzen dira antolatzaileak.