Niponiar tribuak izango dira Mangamore japoniar kulturaren bigarren Jaialdiko gai nagusia
Manganime eta japoniar kulturaren jardunaldiak subkultura honetan gero eta interes handiagoa agertzen duten gazteen beharrizanei erantzuteko jaio dira • Zelaieta Kultur Etxeak hainbat ekintza desberdin bilduko ditu asteburu honetan: Besteak beste, gothic loliten inguruko erakusketatik hasi eta , jolas frikiak, anime proiekzioak, kirolak eta hitzaldiak izango dira bertan • Nobedade gisa, Mangamorek bere lehendabiziko maskota eta abesti ofiziala izango ditu aurten
Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Kultur Etxeak Mangamore edo manganime eta Japoniar kulturaren Jardunaldien bigarren ekitaldia jasoko du asteburu honetan. Aurtengo ekitaldian niponiar tribuak izango dira jardunaldietako gai nagusia.
Ametx-en (Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Erakundea) eskutik sortutako ekimen honen helburua, subkultura honetan, bertan biltzen diren diziplina eta osagarri diren beste askotaz gazteriak agertzen duen interesari erantzutea da. Aipatu jardunaldiak joan den urtean sortu ziren herrialde mailan erreferente eta urteetan zehar jarraipena izango duen ekintza izan asmoz.
Urriaren 10, 11 eta 12an ospatuko diren jardunaldiek, gazteria eta orokorrean interesa daukaten guztiei kultura berri hau helarazi nahi diete, zaletuek gozatu eta jakin-mina daukatenek mundutxo honetaz zerbait gehiago ikas dezaten.
Jarduerak
Asteburuan manga munduarekin zerikusia daukaten ekintzen eskaintza zabalez beterik egongo da. Gothic lolitei buruzko erakusketa, jolas frikiak, anime proiekzioak, kirolak eta hitzaldiak izango dira besteak beste.
Tailerrak interesgarriak izan daitezke, bai kultura honetan zaletuak direnentzat, eta baita, hartaz ezagupen handirik ez daukatenentzat ere. Honakoak izango dira tailerrak:
- Ikus-makilajea eta Ileapaintzea
- Japoniar idazkera
- Ikebana (japoniar lore artea)
- Origami (paperez egindako artea)
Bi izango dira eskainiko diren hitzaldiak, bata niponiar tribuei buruzkoa eta gothic lolitei buruzkoa bestea..
Kirolari dagokionean Karate, Judo eta Kendo, banbuzko sablea erabiltzen den japoniar borroka artea. Anime eta irudi errealeko proiekzioak eta jolas frikiak, karaoke, cosplay, DJ festa edota rol gunea izango dira ere.
Maskota eta abesti ofiziala
Nobedade gisa, Mangamorek bere lehenengo maskota eta abesti ofiziala izango ditu aurten.
Pozik edo zoriontsu esan nahi duen Ureshi da maskotaren izena. Hauxe da hain zuzen ere, jaialdi honen helburua, eta honen bitartez, antolatzaile guztiek transmititu nahi dutena. Jardunaldi gazteak identifikatzeko sortua da Ureshi, horregatik da haur bat. Baina, hazi nahi ez duen haurra da Ureshi, eta espero den bezala, jardunaldi hauek urte asko beteko duten arren, hark txupetea eramaten jarraituko du. Gazteak, berriak, berritzaileak izaten jarraituko dugu urtero, horrela ziurtatzen baita denboran zehar irautea.
Ureshiren begiekin begiratuta deskubritu nahi dugu mundua: manga, anime eta japoniar kulturaren gainontzeko guztia, behin eta berriro lehenengo aldia balitz bezala. Azken batean, haur baten ikuspuntutik ikusi nahi dugu mundu hau.
Jorge Claver Rodriguez da maskota honen egilea. 20 urteko gazte nafar honek interes handia dauka mundu honetaz eta xehetasun xumeen bitartez eta bikaintasun handiz lortu zuen mangamorek azaltzen duen guztia:
Abestiari Jokin Lacalle, Seiren taldeko abeslariak jarri dio ahotsa eta Hibai Etxebarriak ekoitzi du. Euskaraz dago eta bi bertsio egin dira, bata manga soinuarekin eta bestea mendebaldeko balada estiloko bertsio mantsoagoarekin.
Argibide gehiago eta programa osoa eskuratu nahi izanez gero, honako web orrialdera jo daiteke: www.mangamore.net