Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Ikasleak Ganeko igerilekura eramateko autobusak

Ikasleak Ganeko igerilekura eramateko autobusak

Udalerriko eskolaumeak Ganeko igerilekura eramateko autobus zerbitzua jarri du abian Amorebieta-Etxanoko Udalak. Horrela, ez dute joan-etorrietan klase-ordurik galduko. Andra-Mari Ikastolako, Larrea Herri Ikastetxeko, Karmeloko eta Karmengo Amako LHko 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzako zerbitzua izango da eta, ekimen horren bidez, umeak kirolean murgiltzeko lanetan ikastetxeen egitekoa erraztea bilatzen du Udalak.