Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta GAP programaren informazio-hitzaldi bat bihar, irailak 11, Zelaietan

GAP programaren informazio-hitzaldi bat bihar, irailak 11, Zelaietan

Udalerrian dauden 6.500 etxeetan, uraren eta energiaren kontsumoari, garraiobideen erabilerari eta antzeko bestelako eguneroko ekintzei erreparatu eta jokabidez aldatzeko proposamena egin zaie zornotzarrei • Izena emateko epea irailaren 14ean amaituko da • Programaren zehaztasunak azalduko dira hitzaldian: helaraziko zaien informazioa, partaidetzagatiko opariak, horrela jokatuz gero aurrera daitekeen dirutza, ingurumenaren gaineko eragina, eta abar.

GAP programari buruzko informazio-hitzaldi bat izango da bihar, irailak 11, arratsaldeko 19:00etan, Zelaietan. Programaren zehaztasunak zein diren azalduko da bertan: partaideei helaraziko zaien informazioa, parte hartzeagatiko opariak, horrela jokatuz gero aurrera daitekeen dirutza, ingurumenaren gaineko eragina, eta abar. Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du programa honekin, beraren hirugarren edizioan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Udalerrien Euskal Sareak, Udalsarea 21ek, abian jarritako ekimena da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko familiei dago zuzenduta.

Uraren eta energiaren kontsumoari, garraiobideen erabilerari, erosketei, etxeko  hondakinen kudeaketari eta eguneroko bestelako ekintzei erreparatu eta jokaerak hobetzea du xede. Lortu nahi den helburua bikoitza da; izan ere, ingumenari eragiten zaion kaltea gutxitzeaz batera, etxeko gastuak ere murriztu egin baitaitezke horrela.

Ekainean jarri zen martxan gure herrian eta 176 familia dira harrezkero izena eman dutenak. Badira urte batzuk, Nazio Batuen babesaz, “Ekintza Plan Globala” (GAP) izeneko Ingurumen Programa Euskadin abian jarri zela.

Programan izena emateko epea irailaren 14ean amaituko da.