Gane auzotik pasatzen den A-8 autobidearen tartean panel akustikoak ezarri dira
Ezarritako panelak soinua islatu egiten dute, autobidetik etortzen den zarata asko murrizten. • Errepide ondoan bizitzen diren Ganeko auzotarrentzat (300 inguru) onuragarriak izango dira panelak. • Panelen ezarpena, Amorebietako herri-erdigunetik pasatzen den A-8 autobidearen tartean gauzatuko den intsonorizazioaren lehen fasea da
Amorebieta-Etxanoko Udalak Gane auzotik pasatzen den A-8 autobidearen tartean panel akustikoak ezartzea sustatu du. Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera eraman du, Interbiak-en bitartez. Ezarritako panelak soinua islatu egiten dute, autobidetik etortzen den zarata asko murrizten. Horrela, errepide ondoan bizitzen diren Ganeko auzotarrentzat (300 inguru) onuragarriak izango dira panelak.
Panelen ezarpena, Amorebietako herri-erdigunetik pasatzen den A-8 autobidearen tartean gauzatuko den intsonorizazioaren lehen fasea da. Azken hau, Urritze auzoan eraikiko den sasi-tunelarekin osatuko da. Tutelaren eraikuntza lanak hurrengo hilabetetan hasiko dira, eta 2011 urtean amaituta egongo direla espero da.
Amorebieta-Etxanoko Alkateak, David Latxagak, positiboki baloratzen du erakundeen arteko lankidetza hau eta foru arduradunen aldez aurretiko jarrera ona udal eskaerei erantzuteko orduan. Izan ere, proiektu honek zornotzatar askoren bizi kalitatea hobetuko du. “Geuregatzen dugun konpromiso bat da hau, eta aurrera eramateaz harro gaude. Gainera, hobekuntza hauek dakartzaten egitasmoak betetzen jarraituko dugu”, gaineratzen du Alkateak.