Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Nazioarteko bederatzi talde lehiatuko dira fanfare, banda eta kaleko musikaren 3. Lehiaketan

Nazioarteko bederatzi talde lehiatuko dira fanfare, banda eta kaleko musikaren 3. Lehiaketan

Jaialdia asteburu honetan izango da Amorebieta-Etxanon • Nazioarteko jaialdi honetan parte hartuko duten taldeak 9.000 euroko saria, 4.000 euroko ikusleen sari berezia eta 1.00 euroko tresna-jolerik onenarentzako saria lortzen lehiatuko dira • Jaialdi honetan Estatu mailan bakarra den bigarren eskuko musika-tresnen feria izango da, eta horrez gain, musika-tresna desberdinak nola egiten dituzten erakutsiko duten zortzi luhthier izango dira ere • Hiru musika tailer izango dira ferian: musikaterapia, perkusioa eta tresnak nola egiten diren azaltzen duena • Zubiondo Plazan, Etienne Favré-ren egitura musikalak, adin guztietako jendeak erabiltzeko pentsatuta dagoen Musika Parkea izango da ostiralean.

Asteburu honetan fanfare, banda eta kaleko musikaren  hirugarren Lehiaketa izango da Amorebieta-Etxanon. Aurreko bi ekitaldietan izandako arrakastaren ondoren, hirugarren honetan jatorri eta estilo  desberdinetako bederatzi banda izango dira.

Talde hauek herriko bazter guztiak alaituko dituzte asteburu honetan. Bertaratzen diren guztiek, besteak beste,  musika alai eta dibertigarriaz gozatu, estatu mailan bakarra den bigarren eskuko musika-tresnen feria bisitatu, luthier-ek musika-tresnak nola egiten dituzten ikusi  edota euskal gastronomiaz gozatzeko aukera izango dute.  

Haizetara Jaialdia duela bi urte sortu zen Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik. San Juan gauaren inguruan egiten den banda eta kaleko musika taldeen lehiaketa dugu jaialdi hau.

Herriko artxibo historikoetan biltzen denez, San Juan jaietan ohikoa zen musika taldeak kaleetan zehar ikustea. Lehiaketa honekin, XX. mendearen hasieran, batez ere, 1913urtearen inguruan, musika San Juan suarekin lotzen zuen jaia berreskuratu nahi du Udalak. Era berean, Haizetara-ren bitartez munduko beste hainbat tokietako musika joera berrienak ezagutzera emateko, musika arloarekin loturik dagoen publikoa erakarri nahi du herrira.

Lehiaketa

Honako hauek dira lehiaketan parte hartzeko aukeratutako taldeak:

The Non Melting Ice Cream Band  (Holanda)

Amsterdam-etik datozen sei musikarik osatzen dute brass-band talde hau. Hauek pop, funk, jazz eta afrikar musikaren eragin modernoez gaurkotutako New Orleans-eko ohiko banden musika birsortzen dute. Banda honek Holanda, Austria edo Italiako jazz jaialdietan oinarritutako esperientzia dauka..

www.nonmelting.nl

Jaipur Maharaja Brass Band (Rajastan, India)

Rajastango (India) banda hau zazpi musikarik, dantzari batek eta fakir batek osatzen dute. Metalezko musika-tresnen soinu bizia, perkusioen erritmo gogorra, fakirraren suzko jolas eta dantzariaren gorputz bihurketa eta akrobaziak nahasten dituen talde hau Europako jaialdirik entzutetsuenetan hartu du parte.

www.jaipurmaharajabrassband.com

Magicaboola Brass Band (Italia)

Magicaboola brassband taldea, besteak beste,  Montpelier (Frantzia), Pflasterspektake (Linz), Fandango (Erroma) edo Stret Festival (Napoli) jaialdietan kaleko musikan aritu izan diren esperientzia handiko 13 italiar musikarik osatzen dute.  

Funk, blues&jazz, eta y sus particulares versiones de temas de Ray Charles, C. Mingus, Bob Marley edo J. Zawinull-en abestien bertsio bereziak jotzen dituzte.

www.myspace.com/magicaboolabrassband

Dr. Macaroni Latin Jazz (Madrid)

Peter Dieterle suitzar bateria joleak sortutako jazz seikote hau Madrilen bizi diren jatorri desberdinetako musikari bikainek osatzen dute. Hauen errepertorioa, latindar eta funkie erritmoetan oinarritutako egokitzapenak dituen jai giroko  jazz-aren klasikoetan oinarritzen da  (Ellington, Hancock, Dollar Brand,..).

www.dr-macaroni.com

Mademoiselle Orchestra  (Francia)

Fanfare de filles- Nesken fanfarea, horrela deitzea dute gustuko. Emakumez osatutako orkestra honek aire latindar, valsak, tangoak edo rock, funkie eta diskoteketako musika kutsua daukaten piezak jotzen ditu. Les Bangles, Rita Mitsouko, Bjrök, Boris Vian, Stephane Colin edo Agustín Lara-ren abestietan oinarritzen den errepertorio heterodoxoa daukate. .

www.jacquelinecambouis.com

Houba (Francia)

Montauban-go hamabi perkusio-jolek osatutako talde honek, Samba Rock Novo estilo berriaren sortzailetzat dauka bere burua. Bakarra eta bitxia den errepertorioak erritmo brasildarrak, salsa edo ragga-rekin nahasten ditu, megafono batez lagundurik. Haien helburu bakarra gauza berriak sortu edo berriztatzea da, baina dibertituz.

www.houbasamba.com

Marmara Dixieland  (Bizkaia)

Zortzi euskal musikarik osatzen dute Haizetara jaialdiko lehen ekitaldian talde gonbidatu bezala jo zuen talde hau. Herri honetako hainbat jaialdietan ibilbide luzea egin ondoren, gainontzeko taldeekin lehiatzera dator aurten. Hauen errepertorioa musika tradizionala, dixie eta swing-ean oinarriturik dago batez ere.

www.marmaramusik.com

Brincadeira (Barcelona)

Katalan batukada hau Bartzelonako Parc de la Ciutadellan izandako perkusio taldeen arteko topaketetan sortutako 15 laguneko taldea dugu. Perkusio afrikar-latindarra, erritmoen fusioa, dibertsioa, dantza eta adierazpena dira urte gutxi batzutan Kataluniako jaialdi, ihauteri eta jaietan 100 emanalditik gora eman dituen talde honen ezaugarriak.

www.brincadeira.es

La Parrús Dixie Band  (Valladolid)

2.000 urtean Valladoliden sortutako talde hau 10 musikarik osatzen dute. Hauen errepertorioa, dixieland-en standarrez osatutako dago batik bat, eta estatu mailako hainbat jaialditan (Madrid, Salamanca, Kantabria, Bilbao,..) izan duten harrera ona, ikusleekin daukaten konplizitatea, janzkera eta kontzertuen freskotasunean oinarritzen da.

www.germandiaz.net

Tabernetan

Lehiaketaz gain, HAIZETARA jaialdiak, taberna eta ostalaritza lokaletan antolatutako formatu txikiko kontzertuen atal berria dauka aurten. Horretarako honako talde hauek aukeratu ditu jaialdiak:

The Broken Brothers (Euskadi)

Zazpi musikarik (helikoia, tromboia, saxoa, tronpetak eta perkusioak) osatzen duten nafar jazz talde hau aurtengo Donostiako Jazzaldiko ekitaldirako izan da aukeratua, eta bere errepertorioak gospeletik dixieraino biltzen ditu.

Cooperativa Rakia (Cataluña-Bulgaria)

Bulgariako etxeko pattarra da Rakia. Cooperativa Rakia, alde batetik, Tarragonan bizi diren Licho Konstantinov (klarinete) eta Ivan Stoyev (akordeoia), bulgariar musikari profesionalek eta bestetik, Tarragonako  Pepe González Moluco (Saxo soprano) eta Jose Luis Lete (banjo), musikariek osatzen dute. Haien errepertorioa Balkanetako piperminarekin nahasitako dixiek osatzen du. Musika herrikoi eta taberna girokoa.  

Mikel Bikandi Quartet (Euskadi)

Mikel Bikandi (gitarra), Iñaki Jaio (bateria), Carlos Gracia edo Ivan San Miguel (Kontrabaxua) eta Ruben González (Saxoa) musikariek osatzen duten talde honek eragin askotako jazz errepertorioa dauka.

Aipatutako atal biez gain, herriko  Saguzaharrak Fanfarea-ren ekitaldiak izango ditugu ere.

Sariak

Nazioarte mailako lehiaketa honetan parte hartzen duten taldeen arteko irabazleak 9.000 euroko saria jasoko du, izen handiko epaimahaiak izango delarik erabaki hori hartzeaz arduratuko dena. Ekitaldi honetan JAÇ aldizkariko zuzendari Pere Pons izango da epaimahaiko buru.

Era berean,  ikusleen artean erabakitako beste 4.000 euroko sari berezi  bat eta musikarien arteko musikaririk onenarentzako beste sari bat izango dira lehiaketa honetan. Azken sari hau sari nagusia erabakiko duen epaimahai berak emango du eta 1.000 euroko saria izango da.

Bigarren eskuko musika-tresnen feria

Amorebieta-Etxanoko Bigarren Eskuko Musika-tresnen Feriaren hirugarren ekitaldia larunbatean 11:00etatik 15:00etara eta 16:00retatik 20:00etara eta igandean 10:30etatik  14:30etara bitartean izango da. Estatu mailako bigarren eskuko Musika-tresnen feria bakarra da hau eta aurreko ekitaldietan arrakasta handia izan den musika-tresna fabrikatzaileen (Luthier) erakusketa bat jasoko du ere.

Honako hauek dira aurten parte hartuko duten luthier-ak:

Jesús Reolid (MADRIL) Biolin egile, Harizko musika-tresna tradizionalak

Eva Gumiel (ERRIOXA) Arkodun musika-tresnak

Miguel Casado (MADRIL) Airezko musika-tresnak

Hevia, Parrado eta Aragón (MADRIL) Irlandar eta Asturiar gaita, Flauta

Idoia Orueta (BIZKAIA) Biolina

Augusto Gonzalez (BIZKAIA) Perkusioa

Joseba Gastiain (GIPUZKOA) Alboka

José Ángel Sota (GIPUZKOA) Musika-tresna konpontzailea

Feria eta erakusketaz gain, hiru tailer izango dira. Alde batetik, 21ean arratsaldeko 18:00retatik aurrera Carles Perez, Bilboko Musikaterapia Zentroko adituak emango duen musikaterapia tailerra izango da. Bestetik, Augusto González luthierrak, perkusio tailerra izango du 13:30etatik 14:00etara bitartean. Eta azkenik, nobedade moduan, Jesus Reolid (biolin egilea) harizko musika-tresna tradizionalen luthierrak musika-tresnak nola egiten diren irakatsiko du larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta  18:00retatik  20:00etara bitartean.

Ekintza osagarriak

Lehiaketa eta musika-tresnen feriaz gain, herriko beste hainbat bazterretan izango dira musikarekin zerikusia daukaten ekintzez beterik:

Alde batetik, Zelaieta Zentroan ostegunean, arratsaldeko 19retatik 20:00retara bitartean AIKO taldearen “KOBREIK” dultzaina eta danbor diskoa aurkeztuko da.

Era berean, ekainaren 16tik 28ra bitartean Luis Perez-en  “Munduko hari musika tresnak- Instrumentos de cuerda del mundo” bildumaren erakusketa izango da Zelaietan.

Azkenik, esan beharra dago, ostiralak 20an, egun osoan zehar Etienne Favré-ren egitura musikalen parkea izango dela Zubiondon. Hogeita hamar egitura musikal handi eta adin guztietakoek erabiltzeko pentsaturik dagoen Musika Lorategia. Handi eta txikiek jolastu ahalko dute txingor, euri gurpil, gurpil-karriloi, gurpil-tapoi, gurpil-flauta, kaniken aldapa, flipper-sartagina edota belarrientzako ezusteko zoragarriz beteriko instalazioa den  lira handiarekin.

Merchandising

HAIZETARA-ren  Informazio Bulego Nagusia, parte hartzen duten taldeen biltokia eta Merchandising  denda (CD-ak, elastikoak, kartelak, programak, pins-ak,..), Zelaietako Gazte-txokoan egongo da de Zelaieta (Gudari kalea) honako ordutegian:

Ostirala 20, 18:30etatik 20:30etara

Larunbata 21, 11:00etatik 13:30etara  eta18:00retatik 20:00etara

Igandea 22, 11:00etatik  13:00etara

Gastronomia

Jaialdiak irauten duen denbora osoan izango ditugu gastronomia eta lehiatuko diren banden kontzertuak bilduko diren hiru toki.

-    Euskal Taberna. San Juan eta San Migel kaleek bat egiten duten tokian jarritako karpa batean herriko produktuak eskainiko dira: Euskadin sortu eta landutako txakolina, ardoa, sagardoa, gazta, txerrikia,...

-    Sagardotegia. Herriko Plazan kokatua, Amorebieta-Etxanon ekoiztutako sagardoa eta sagardotegiko jaki tipikoak izango dira.

-    Garagardotegia. Zubiondo Plazan kokatua,  alemaniar garagardotegietako eskaintza izango da: garagardo desberdinak, saltxitxak, ukondoa…

 

Egitaraua

•    20 Ostirala

19:30 Herriko Plaza. Taldeen aurkezpena eta lehiaketaren hasiera.

Lehiaketa

20:00•Andra Mari Plaza THE NON MELTING ICE CREAM BAND

20:30•Gernika Plaza BRINCADEIRA

         •Sabino Arana JAIPUR MAHARAJA BRASS BAND

21:00•Kalbario Plaza MADEMOISELLE ORCHESTRA

          Abasolo Apeizpiku-Ogenbarrena LA PARRUS DIXIE BAND

21:30•E.H. Enparantza Dr.MACARONI LATIN JAZZ

22:00•Sagardotegia (Herriko Plaza) MAGICABOOLA BRASS BAND

23:00•Euskal Taberna MARMARA DIXIELAND

24:00•Garagardotegia HOUBA

Tabernetan

20:00•Hotel Harrison THE BROKEN BROTHERS

20:00•Leku Berri Taberna COOPERATIVA RAKIA

21:30•Hotel Konbenio COOPERATIVA RAKIA

22:30•Urtza Taberna THE BROKEN BROTHERS

24:30•Sukoi M. Bikando Quartet

 

•    21 Larunbata

Lehiaketa

13:00•Kalbario Plaza LA PARRUS DIXIE BAND

         •E.H. Enparantza THE NON MELTING ICE CREAM

         •Sagardotegia JAIPUR MAHARAJA BRASS BAND

19:30•Euskal Taberna-GernikaPlaza BRINCADEIRA

20:00•Sabino Arana-Garagardotegia MARMARA DIXIELAND

21:00•Sagardotegia MADEMOISELLE ORCHESTRA

21:30•Luis Urrengoetxea HOUBA

23:00•Euskal Taberna Dr.MACARONI LATIN JAZZ

24:00•Garagardotegia MAGICABOOLA BRASS BAND

Tabernetan

13:00• Harrison Hotela COOPERATIVA RAKIA

20:00•Leku Berri Taberna THE BROKEN BROTHERS

21:30•Hotel Konbenio THE BROKEN BROTHERS

22:30•Urtza Taberna M. BIKANDI QUARTET

01:00•Sukoi COOPERATIVA RAKIA

 

•    Igandea 22

12:00• Ogenbarrena;Jauregibarria;Ixer; Auzoetan zehar…

          - BRINCADEIRA

          - LA PARRUS DIXIE BAND

          - HOUBA

          - MARMARA DIXIELAND

          - MAGICABOOLA BRASS BAND

     •Erdiko kaleetan

          - MADEMOISELLE ORCHESTRA

          - JAIPUR

          - MAHARAJA BRASS BAND

          - THE NON

          - MELTING ICE CREAM BAND

          - Dr.MACARONI

          - LATIN JAZZ.
 

 

13:30 Herriko Plaza. Irabazleen izenematea eta sari banaketa.