Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Etxeren dohaineko ekitaldia Zelaieta Zentroan maketa lehiaketa irabazi zuen taldearekin

Etxeren dohaineko ekitaldia Zelaieta Zentroan maketa lehiaketa irabazi zuen taldearekin

"El Beso de Klimt" talde getxotarra bederatzi talde bildu zituen lehiaketaren irabazle izan zen.

Bihar, ostirala, kontzertu berezia izango da, dohainik, gaueko 22:00etan, Zelaieta Zentroan, Gazte Gauak antolatutako maketa lehiaketari amaiera emateko.

Lehiaketa honetan hamar musika taldek eman zuten izena eta bederatzi banda aukeratu ziren, maketen norgehiagokan parte har zezaten. Azaroan, abenduan eta urtarrilean izan dira lehiaketaren kontzertuak, saio bakoitzean hiru taldek parte hartuta.

Lehiaketaren sarien artean zuzeneko ekitaldia ere bazenez, irabazle atera zen El beso de Klimt talde getxotarraren kontzertua izango da bihar Zelaieta Zentroan, Etxe kantautorearekin batera.

Euskadi Gazteko 1. postuan izan zen lau astez Etxeren lehenengo maketa. Bere azken diskoak, Bidea eginez, arrakasta izugarria izan du gazteen artean batez ere eta lehen postuetan jarri ditu Zenbat bide edo Urteak aurrera doaz bezalako abestiak. Etxek bere neurrirako banda osatu du, pop musika eta rocka ezin hobeto moldaturik.

El Beso de Klimt taldea 2003ko udan sortu zen Bi urte geroago, 2005eko apirilean, debuta izan zuten Bilboko Rock Star-en. Ondoren, aldikada batez jo gabe egon eta gero, lehenengo maketa grabatu zuten 2006ko apirilean, eta hori da Zelaieta Zentroko Gazte Gauaren programaren barruan antolatutako maketa lehiaketara aurkeztu zutena.