Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Erroldatze-agiria eta meteorologia-informazioa web orrian

Erroldatze-agiria eta meteorologia-informazioa web orrian

Hil honetatik aurrera udalaren web orriaren bidez eskatu ahalko dute zornotzarrek erroldatze-agiria. Era berean, meteorologia-informazio eguneratua eta hurrengo egunetarako aurreikuspenak jasotzeko aukera ere izango da.

Hil honetatik aurrera udalaren web orriaren bidez eskatu ahalko dute zornotzarrek erroldatze-agiria. Era berean, meteorologia-informazio eguneratua eta hurrengo egunetarako aurreikuspenak jasotzeko aukera ere izango da. Luze gabe on line egin ahal izango diren beste tramite batzuez osatuko diren zerbitzu berri bi dira.

Erroldatze-agiriaren eskariak (www.amorebieta-etxano.net/errolda) banakakoak eta familiakoak izango dira. Eskaria jaso ondoren, eskatzailearen datuak zuzenak diren egiaztatuko da eta, horrela bada, ohiko postaz bidaliko zaio agiria interesdunari erroldatuta dagoen helbidera.

Meteorologia-informazioari dagokionez, web orriaren azalean agertuko da, hala egunerako iragarpena nola biharamunekoa. Iragarpenen beste orrialde batean, berriz, aste osorako aurreikuspena, zeruen egoera, tenperaturak, haizea, prezipitazioak… ikusi ahalko dira. Datu horiek guztiak, Amorebieta-Etxanori lotuta, meteorologia agentzia batek zuzenean emanak eta egunero aktualizatuak.

Codesyntax enpresak diseinaturiko Udalweb plataformapean, Software askeko Plone eta Python lanabesak darabiltzaten inguruetako beste udal web orri batzuen esku jarriko dira, eta beraiekin konpartituko,  tresna hauek.

Udalak beste erabilgarritasun batzuk jarri nahi ditu luze gabe hiritarren esku. NAN elektroniko berriaren eta Izenperen hiritar txartela edota ONA edo osasun-txartelaren egiaztapenerako eta sinadura digitalerako zerbitzuak erabiliko dira horretarako.