Amorebieta-Etxanoko Udalak 700.000 euro inbertituko ditu Dudea auzoko hirigintza lanetan
Zenbait baserri-etxe, frontoi bat, eliza, hilerria eta auzoko antzinako eskolek osatzen dute auzuneak osatzen duten inguruko lanek bost bat hilabete iraungo dute
Amorebieta-Etxanoko Udalak Dudea (Etxano) auzoko obrak jarri ditu martxan. 673.651,22 €ko diru kopuruaren kostua izango duen proiektuaren obrak atzo jarri ziren abian eta bost hilabete inguru iraungo dute. Viconsa S.A. da obrak aurrera eramango dituen enpresa.
Ekimen honek zenbait baserri-etxe, frontoi bat, eliza, hilerria eta auzoko antzinako eskolek osatutako guneko hirigintza lanak eramango ditu aurrera.
Honako hauek dira zehazki aurrera eramango diren hobekuntzak:
Euri-urak eta ur zikinak: Euri ur eta ur zikinenak banatuko dituen sare berri bat ezarriko da. Euri uren sarearen 250 ml eta ur zikinenen beste 450 ml jarriko dira.
Ur hornikuntza: Ur hornikuntzaren instalazio osoa aldatuko da. Gutxi gora behera 150 ml-ko luzera izango du.
Energia elektrikoa: Urbanizatu nahi den gune osoa elikatzea ahalbiderat5uko duen lurpeko elektrizitate linea berri bat ezarriko da.
Telekomunikazio sarea: egun airean dauden sare guztiak lurperatuko dira.
Argiketa: Argiketaren instalazioa berriztatuko da argi maila asko hobetuko delarik.
Zolaketa: Hiritar itxura ematen duen irudia saihesteko, aparkalekuetan landare erako baldosekin, ormigoi inpresoko zola jarriko da auzo osoan. Autoentzako hiru aparkaleku gune jartzea pentsatu da: bata Hegoaldean (zortzi plazekin), beste bat frontoiko ormaren kontra (zazpi plazekin) eta azkena hilerrirako bidean (lau plazarekin). Guztira 19 aparkatzeko plaza izango dira. Gune mistoa sortzeaz ari gara, autoek abiadura motelean ibiliko eta oinezkoentzako bideak lehentasuna daukaten oinezko eta autoentzakoa. Hormigoi inpresoak kale itxura gutxiago eman eta trafikoa lasaiago egiten lagunduko du. Granitozko galtzadarriak frontoi ondoko eta probalekuko guneak bereiztuko ditu.
Honako hauek dira gutxi gora behera lur azalerak: Hormigoi inpresoa (1.225 m²), probalekuko galtzadarria (125 m²) eta landarezko baldosak (400 m²).
Hondakin onatziak: hormigoizko horma bat eraikiko da organiko eta beste era bateko hondakinentzako ontzientzako gunea utziz.
Bide seinaleztapena: trafiko mistoa dagoen auzo bat izatean, ezinbestekoak dira oinezkoentzako ibilbide guztietan segurtasuna bermatuko duten trafikoa mantsotuko duten neurriak ezartzea.
Kaleko altzariak: konpondu den gunean zehar banatutako zenbait osagarrik osatuko dituzte kaleko altzariak: 5 jesarleku, 8 paperontzi, eta altzairu erdolgaitzezko esku-baranda bat. Eskoletako gunea inguruarekin ahalik eta naturalen uzten saiatu dira. Hemen, 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzako 70 m2ko jolas gunea egingo da. 2 lagunentzako zabua, altzairuzko malguki eta egurrezko siluetadun zabua eta irrista-gailu batek osatuko dute. Osotasunari bizitasun handiagoa emateko margotutako 40, lodierako zola elastikoan jarriko dira jolasak.
Eskuragarritasuna: Hilerriko sarrerarako eskailerak saihestu eta eskuragarritasun legea betetzeko, bi zatitan egindako aldapa bi jartzea erabaki da.
Lorategia: Itxura aparteko zuhaitz berriak landatuko dira.