Kontsumo txikiko 500 bonbila banatuko dira ostiral honetan
Bonbilak Zubiondo parke inguruan banatuko dira goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldean 16:00retan hasi eta amaitu arte • Bonbilekin batera etxeko energia aurrezteko gidak, autoentzako biokarburante eta turismoetarako doako gida baimen ikastaroei buruzko informazioa biltzen duten liburuxkak banatuko dira ere.
Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du etxebizitzetan energia aurreztearen beharraz Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) herritarrengana iristeko antolatu duen kanpainarekin. Ostiral honetan Udalak aurrera eramango duen kanpaina honetako ekimenetako bat 75 vatio inguruko potentzia daukaten kontsumo txikiko bonbilak banatzea da.
Zubiondo parke inguruan banatuko dira bonbilak. Banaketa ordutegia honakoa izango da, goizean de 10:30etatik 14:00etara bitartean, eta arratsaldean, 16:00retatik amaitu arte. Eguraldi txarra egingo balu, banaketa Zelaieta zentroan izango litzateke. Bonbilak jasotzeko, ezinbestekoa izango da NAN-a aurkeztea, eta herritar bakoitzak lagun biren NAN-a aurkeztu ahalko du gehienez.
Bonbilez gain, EEE-ek etxean energia aurrezteko gida bat, autoetarako biokarburante eta turismoetarako doako gida baimenaren ikastaroei buruzko informazioa biltzen duten liburuxkak banatuko ditu.