Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Milioi bat euro baino gehiago inbertituko dira 24 kilometrotik gora izango duen bizikleta-sarean

Milioi bat euro baino gehiago inbertituko dira 24 kilometrotik gora izango duen bizikleta-sarean

Mugikortasun iraunkorra da udalerriko Tokiko Agenda 21en helburu nagusietako bat • Guztira izango dituen 24.570 metroetatik, sare berriaren ia 20.000 metro oinezkoentzako plataformetan ezarriko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak milioi bat euro baino gehiago inbertituko du Bizikleten Zirkulaziorako Hiri-Bideen Planean, zornotzar guztiek bizikleta eguneroko garraiorako ibilgailu gisa erabili ahal dezaten, horrela, udalerriaren garapen iraunkorrean eraginez.

Tokiko Agenda 21en garapenaren ondorioz, Amorebieta-Etxanok bizi duen aldaketa-prozesuan, mugikortasun iraunkorra da helburu nagusietako bat. Ibilgailu motordun pribatuaren alternatiba diren garraiobideak erabiliko dituen  eta, nortasun-ezaugarri moduan, garraio publikoen eta alternatiboen aldeko apustua (oinez edo bizikletaz lekualdatzea) egin duen mugikortasuna.

Bizikletentzako bide-sareabizikleta_bi

Hori horrela, lehendik daudenak aprobetxaturik, bizikletentzako bide-sare berria abian jartzea erabaki du Udalak. Proiektuaren arabera, kasu batzuetan oinezkoentzako plataforman ezarriko da txirrindularientzako bidea (19.792 m), bizikletadunak oinez doazenekin batera joango direlarik (hala ere, kasuen % 32tan, erabilera biak –oinezkoena eta bizikletadunena – banandurik egongo dira). Beste zenbait kasutan, bestelako ibilgailuentzako galtzadan ezarriko da bizikleten zirkulazioa ere (7.136 m). Dena den, kasu horien % 19tan babesturik, autoak doazeneko bidetik bereizturik, joango dira bizikletak.

 Bizikletentzako sarea osatuko duten hiri-bideei buruzko datuak, burutzapen-egoerari buruzkoak, erabilitako bideen motak eta hirugarrenekiko (oinezkoak eta motordun ibilgailuak) zirkulazio-erak datoz zehazturik.

Iniciativas Ambientales izeneko enpresak hartu du parte proiektu honen burutzapenean. Asmoa gauzatzeari ekin aurretik, bizikletarekiko joera eta bizikletaren erabilera zenbaterainokoak ziren aztertzeko inkesta egin zuen enpresak zornotzarren artean. Dibertsiorako edo kirola praktikatzeko erabili ohi dute bizikleta zornotzarrek. Udalerrian bertan bizi eta lan egiten duten inkestatuen artean, gehien egiten den kirola da txirrindularitza.
Beste alde batetik, bizikleta garraio bide gisa ez erabiltzeko arrazoi nagusia, motordun ibilgailuen trafikoaren dentsitatea dela aipatu beharra dago.
Muga horien aurrean, bat datoz iritziak: bizikletadunak seguru eta lasai sentiaraziko lituzketen guneak sorraraziz gero, nabarmen haziko litzateke bizikletaren erabilera garraiobide gisa.

1. grafikoa- Egunero egin ohi dituen ibilbideak bizikletaz egiteko prest legoke baldintza egokiak egonez gero (Portzentaje bertikalak)

Azkenik, esan beharra dago maila pertsonalagoan, inkestari erantzun dioten zornotzarrak ohiko ibilgailuaren ordez bizikleta erabiltzeko prest azaldu direla, baldin eta arestian esan bezala, ibilgailu hori erabiltzeko baldintza egokiak sortuko balira.

2. grafikoa- Zer irudituko litzaizuke Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerrian bide “seguruak” eta bizikleta  garraiobide gisa erabiltzeko sustapen-plana garatuko  balitu? (Portzentaje bertikalak)