Zornotzarrek %11,2 gehiago birziklatu zuten 2007an
• Paper bilketa %17an gehitu zen eta era berean baita bilketaren sarritasuna ere • Urte eta biztanleko bildu den arropa kiloko ratioa ez da beste ezein herritan lortu, zerbitzu hau martxan jarritako hain epealdi laburrean • 2007an olioaren %5.7 gehiago bildu zen
Zornotzarrek %11,2a gehiago lortu zuten 2007an. Alde batetik, herritarrak birziklatzeak daukan garrantziarekin gero eta arduratuago daudelako eta bestetik, Udalak bilketaren zenbait zerbitzu zabaldu eta hobetu egin dituelako.
Papera, ehungintza eta material handien birziklatzea Rezikleta Sociedad Cooperativa enpresak kudeatzen ditu duela urte batzuk.
Papera
Rezikleta enpresak, aurreko urtearekin alderatuz, %17,43 gehiago kudeatu ditu 2007an. Era berean, azken urteotan kudeatutako paper eta kartoi Kg.en eboluzioak dioenez, bildutako kopuruen hazkunde garrantzitsua eman da.
| Urtea | TM Guztira | Igoera aurreko urtearekin alderatuz |
|---|---|---|
| 2004 | 411,160 | % 3,09 |
| 2005 | 462,469 | % 12,48 |
| 2006 | 477,523 | % 3,26 |
| 2007 | 578,292 | % 17,43 |
Igoera hau bi arrazoirengatik eman da batez ere. Lehendabizi esan behar gero eta handiagoa dela herritarrak ingurumenari buruz daukan ardura, eta bigarrenik, udalak azken urteotan asko zabaldu eta hobetu duela paper bilketa.
Alde batetik, gehitu egin du bilketarako ontzi kopurua, 2006ko martxoan 59 ziren, 2007ko martxoan 63 eta egun, ontzi kopurua 68koa da. Zerbitzuaren hasieran, 2006ko martxoan, 289 biztanleko ontzi bat zegoen, eta egun, 255 biztanleko ontzi bateko ratioan dago. Bizkaian ontzi bakoitzeko biztanle kopurua 386koa dela kontutan izanik, egungo Amorebietako ratioa hobezina dela esan dezakegu, herrialdean paper eta kartoi bilketaren bataz besteko estaldura oso ondo betetzen duelarik.
2006an zehar, lau ontzi berri ezarri ziren eta 2007an lau ontzi berri kokatu dira herritarren zerbitzura, beraz, hasierako egoeratik %14an gehitu da herritarrei eskainitako ontzien parke zerbitzua. Zortzi edukiontzi berri hauetatik, hiru herri inguruetako auzoetan kokatu dira, eta gainontzeko seiak Amorebieta-Etxanoko erdigunean. Aipagarria da urteko/biztanleko Kg. ratioa ere. 2004an 24,44 Kg.koa zen, 2005ean 27,50 Kg. gainditu zituen, 2006an 28,42 urteko/biztanleko/Kg. ra iritsi zen eta 2007an 33,23 Kg. izatea lortu du. Bizkaiko herri guztien bataz bestekoa, urteko/biztanleko/Kg.ak 30era iristen dela kontutan izanik, Amorebieta-Etxanon paper eta kartoi bilketaren eboluzio bikainaren adierazgarri aipagarrienetakoa dugu hau ere.
Bestalde, aipatu behar dugu ere zabaldu egin dela bilketaren maiztasuna, hain zuzen ere, bikoiztu egin da gauez egiten den berrikusketa zerbitzu berriarekin.
Ehunak
Arropen bilketa zerbitzua 2005eko abuztuan ezarri zen herrian, estrategikoki kokatutako lau ontziekin. Lehenengo urterako aurreikusitako kopurua 32.500 kilokoa izan zen, urteko biztanle bakoitzeko ekarpena 2 kilotakoa aurreikusten zelarik. Baina, zerbitzuaren lehen urtean 50 tona arropa bildu ziren eta urteko eta biztanleko ratioa 3kg.ra iritsi zen, beraz, aurreikuspenak oso goitik izan ziren gaindituak. Zerbitzua jarri zen lehen urtean bildutako kilo kopurua, aurreikusitakoaren %36 handiagoa izan zenez, Udalak zerbitzua zabaltzearen beharra ikusi zuen.
Hortaz, Udalak gehitu egin zuen ezarritako ontzi kopurua, estrategikoki beste ontzi bat jarriz. Ontzi berria Gudari kalean, Landeta Kalearen parean jarri zen 2006ko abenduaren 29an, eta bilketa ibilbidean sartu zen 2007ko urtarrilaren 1az geroztik.
2007ari dagokionean, %8ko igoera izan da 2006an bildutako kiloekin alderatuz. Ontzi berri bat jartzeak biztanleko dauden ontzien ratioa hobetzea ekarri du. Zerbitzuaren prestaketaren hasieran 4.200 biztanleko ontzi bat bazegoen, egun, 3.480 biztanleko ontzi bat daukagu. Aipatu, hasiera batean egokitzat jotzen zen ratioa 5.000 biztanleko ontzi bat zela.
Azkenik, abian jarri eta arropa bilketa zerbitzuaren hasierako ezarpenaren hain denboraldi laburrean beste ezein herritan lortu ez den urteko eta biztanleko bildutako kiloen ratioa aipatu ( 3,01-3,14 urteko/biztanleko/Kg.).
Hondakin handiak eta olioa
Herriko hondakin handien sailkapen zerbitzuari dagokionean, ohiko ontzietan sartu ezin diren etxeetako hondakin edo osagarri guztiak biltzen dira, besteak beste: altzariak, etxeko tresnak, elektragailuak, tresna elektronikoak, e.a. Bilketa hau asteartero izaten da herrian, beraz, astelehenetan, 20.00retatik aurrera, euren etxeetatik hurbilen dauzkaten RSU ontzien ondoan (gris kolorekoak), eta ez gainean, hauen hustuketa errazteko, utzi beharko dute herritarrek zerbitzu honek eramatea nahi duten guztia.
Material hauek sailkatu, banatu eta kasu askotan etekina ateratzen zaie, bai berreskuratu edo birziklatuz. Zerbitzu hau 2005eko maiatzean jarri zen martxan froga gisa. Azken urteotan zehar sailkatutako tresna handi guzti hauetatik, %75etik gora berreskuratzen dela esan behar da.
Olioa
Olio bilketa zerbitzua 2005eko otsailean jarri zen martxan. Egun, zerbitzu hau hilabete bakoitzaren lehen ostiral eta larunbatetan ematen da honako toki eta ordutegietan:
Hileko leh. Ostirala: 10:00-11:00h, Ogenbarrenan (trenbide-pasagune ondoan). 11:00-12:00h, Zubizabalan. 12:00-13:00h, Larrean (Polikiroldegi aurrean). 13:00-14:00h, Ganen (Osasun-Zentro ondoan).
Hileko Leh. Larunbata: 10:00-14:00h, Karmen kalean (Udaltzaingoaren aurrean).
| 2005(Ots.-Abe.) | 2006 | 2007 | |
|---|---|---|---|
| Bildutako litroak | 1.308 | 1.750 | 2.021 |
| Lagun kopurua | 542 | 788 | 929 |