Bide Segurtasuneko Praktika Egokientzako Merituen Diploma jaso du Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoak, Udalaren izenean, Udaltzainentzako Bide Segurtasunaren alorreko FESVIAL Sariketan
• Semaforoen ordez errotondak, oinezkoentzako pasabide jasoak eta abiaduraren informazio-panelak jarri izana, bide berrien diseinua eta Udaltzaingoak egiten dituen trafiko-kontrolak aintzatetsi ditu ohorezko sari honek, toki-mailako bide segurtasunerako esperientzia onuragarria den aldetik. • Urtero, bide segurtasunarekin lotuen dauden funtzioak garatzean nabarmentzen diren Udaltzaingoentzako sariak ematen dituen bide segurtasunerako fundazioa da FESVIAL. • Lehiaketan parte hartu duen Euskadiko udalerri bakarra da Amorebieta-Etxano. • Estatu guztiko 26 udalerri dira, txikiak, ertainak eta handiak, hiri nahiz landa giroetakoak, guztira 37 hautagaitza aurkeztu dituztenak –denak ere kalitate-maila altukoak- FESVIALen sariketa honetara.
Amorebieta-Etxano, 2012ko urtarrilaren 27a. Semaforoen ordez errotondak, oinezkoentzako pasabide jasoak eta abiaduraren informazio-panelak jarri izana, bide berrien diseinua eta Udaltzaingoak egiten dituen trafiko-kontrolak direla eta, Amorebieta-Etxanoko udaltzaingoak aurkeztu duen lanak saria lortu du aurten ere. Iaz “Ponle Freno” mailan Bideko Segurtasunerako Urteko Ekimenik Onenarentzako saria eskuratu zuen eta, aurtengoan, berriz, espazio partekatua deritzonean ibilgailuen eta oinezkoen arteko udalerri atseginagoa lortzeko neurria izan da Udaltzainentzako Bide Segurtasuneko FESVIAL sariketan Bide Segurtasuneko Praktika Egokientzako merituen diploma eskura ekarri diona.
Urtero, bide segurtasunarekin lotuen dauden funtzioen garapenean nabarmentzen diren Udaltzaingoentzako sariak ematen dituen bide segurtasunerako fundazioa da FESVIAL.
Bide segurtasunerako praktika egokiak
Amorebieta-Etxanoko Udalak bide segurtasunaren alde egindako lana saritu dute, honela, berriro ere. FESVIAL fundazioaren ordezkariek udalerriko Udaltzaingoari jakinarazi diotenez, “ohorezko saria da, udalerri mailan bide segurtasunari erreparatuta egokiak diren praktiken edota esperientzia onuragarrien garapenaren arduradunak direnen lana aintzatesteko xedeaz ematen dena”.
Oraingo honetan, “herrian mugikortasuna eta bide-segurtasuna hobetzearen alde hartu diren neurri berritzaileak saritu dira, nabarmen jaitsarazi dituztelako trafiko istripuen kopurua eta istripuon larritasuna”.
37 hautagaitza
Estatu guztiko 26 udalerri dira, txikiak, ertainak eta handiak, hiri nahiz landa giroetakoak, guztira 37 hautagaitza aurkeztu dituztenak –denak ere kalitate-maila altukoak- FESVIALen sariketa honetara. Amorebieta-Etxano da, bestalde, lehiaketan parte hartu duen Euskadiko udalerri bakarra.
Honakoak dira izangaietako batzuk:
- Huesca. Bide segurtasuna hobetzeko garatu dituzten neurrien multzoa aurkeztu du Huescako Udaltzaingoak.
- Toledo. Bide segurtasunarekiko konpromiso profesionala aintzatetsi nahirik aurkeztu du Tokiko Segurtasunaren Kalitatearen aldeko Elkarteak Toledoko Udaltzain-buruaren hautagaitza.
- El Prat de Llobregat (Bartzelona). Hiriko bide segurtasuna hobetze aldera garatuz doazen programen eta ekintzen multzoa aurkeztu du El Prateko udaltzaingoak sariketa honetara.
- Madril. Osasun zentroen inguruetako mugikortasunaren eta bide segurtasunaren arloetako jarduketa-protokoloa eta bideetako istripuen prebentziorako arrisku-mapekin garatzen ari den lana dira Madrilgo udaltzaingoak aurkeztutako proiektuak.
- Castelló de la Plana. Hiriko bide-segurtasuna hobetzearen alde garatu dituen egitarauak, ekintzak eta neurriak dira Castellóko udaltzainen ekarpena.
- Badajoz. Hiriko bide-segurtasuna hobetzearen alde garatu dituen egitarauak, ekintzak eta neurriak aurkeztu dituzte Badajoztarrek.
- A Coruña. Mugikortasuna eta bide segurtasuna hobetzeko, “Hiri-sare eragingarria" izenaz gauzatutako Jarduketa-Plana aurkeztu dute Galiziako hiriburu honetako udaltzainek.