Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Zelaieta parkean egiten ari den aparkalekuko obren 2. fasea

Zelaieta parkean egiten ari den aparkalekuko obren 2. fasea

Obra aldea itxi egingo da

Zelaieta parkean egiten ari den aparkalekuko obren 2. fasea azaroaren 5ean hasi dela jakinarazten zaie auzokide guztiei. Horretarako, obren aldea itxi egingo da, honekin batera doan planoan marrekin nabarmendutako alde mugatuarekin bat.

Obren fase honetako itxitura eta zabalkuntza 12 hilabetez, gutxi gorabehera, jarrita egongo direla aurreikusten da.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxanon, 2007ko azaroaren 6an.

ALKATEAK

Izp.: David Latxaga Ugartemendia