Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Bandoa: Ibilaldia

Bandoa: Ibilaldia

Maiatzaren 25ean, (igandea) ospatuko den Ibilaldia 2008 jaia dela-eta, behin-behineko neurriak hartuko dira trafikoa herriko bideetan antolatzearekin lotuta.

BANDOA

Honen bidez, herritarrei jakinarazten zaie maiatzaren 25ean, (igandea) ospatuko den IBILALDIA 2008 jaia dela-eta, behin-behineko neurri hauek hartuko direla trafikoa herriko bideetan antolatzearekin lotuta:

8:00etatik 20:00etara debekatuta egongo da aparkatzea, noranzko bietan, honako leku hauetan:

  • San Pedro kalea (Ametzarriko biribilgunetik Valeteko biribilgunera-Ixerango zeharbidearekiko elkargunea).

  • Ixer kalea (osorik).

  • Luis Urrengoetxea kalea (Ixer kalearekiko biribilgunetik Larrea auzoraino).

  • BI-4343 errepidea Larreatik Garitondo-Aldanara (Larrea auzotik Boroako San Pedrorako- Olabarri baserrirako desbideratzearekiko bidegurutzeraino).

  • BI-4345 errepidea Larrea auzotik Arazotzarantz (km 1ean).

  • Larrea auzotik San Bartolomerantz doan errepidea (km 1ean).

Era berean, ekitaldira datozenen segurtasuna bermatzeko eta istripurik gerta ez dadin, honekin batera doakizuen planoan adierazita dagoen IBILALDIA 2008 ibilbidean ibilgailurik ez ibiltzea gomendatzen dugu.

Mesedez, barkatu sor litezkeen eragozpenak.

 

Amorebieta-Etxanon, 2008ko maiatzaren 19an.

ALKATEA,

Sin.: David Latxaga Ugartemendia